Urtero bezala, Bonberenea Txaranga tolosako kaleak alaituko ditu egun berezi hauetan, hiru egunez gainera. Lehen eguna Ostegun Gizenean izango da, arratsaldeko 7etatik aurrera. Hurrengo eguna Zaldunita izango da, goiz eta arratsalde egongo direlarik. Azken eguna Astelenita izango da, non gaua Bonberenea Txarangaren doinuez hornituko den.