Hernaniko The Zepo taldeak Hervias herriko rock lehiaketa irabazi du, Errioxan. Honen ondorioz hurrengo larunbatean, abuztuak 25, bertan joko dute, Doctor Deseo, A pelo y tu, Letxorin blues band taldeekin batera, 23:00tan, herriko jaietan.
Rock'n'roll party!
Aste Nagusia 2012
Sarrerak: 10,00
Duela bi urte Barricadaren kontzertuak izan zuen arrakasta gogoratuz, aurten BULTZAROCK ekimena indarberrituta dator. Zarauzko Rugby Taldea Kirol Elkarteak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, formatu handiko ekitaldia antolatuko du berriz ere: Zaragozako AMARAL pop & rock taldearen emanaldia.
Eva Amaral eta Juan Agirre bikotearen kontzertua abuztuaren 25ean izango da, gaueko 21:30an, Santa Klara komentu ondoko plazan, 6.000 pertsonako aforoarekin.
Informazio gehiago izateko: www.bultzarock.com
Doan. Baiona aldeko taldeak bere disko berria aurkeztuko du.