15 euro
Anje Duhaldek banda gazte baten laguntzarekin, hainbat gai aurkeztuko ditu: hasierako Errobiren gaiak (Gure lekukotasuna), estudioan grabatutako azken lanak (Maitasun nortasun, Gitarra zahar honekin), eta baita euskal folkaren adierazpenak ere (Eperra). Aukera paregabea musikari handi honen eskaintzarekin gozatzeko.
Ahots atsegina, ezaguna, denon gustukoa rock eta folk ukituko kantak entzuteko. Izan ere, besteak beste, doinu tradizionalek Euskal Herriko musikarien arteko erreferenteetako bat bihurtu dute Anje Duhalde.