Kooltur Ostegunak ekimenaren denboraldiko AZKEN kontzertua!!!
Who The Bitch Tokyoko hirukotea da, bi neskek gidatzen dutena. Japoniako areto eta jaialdi garrantzitsuetan parte hartu ostean, Europan zehar egiten ari diren lehen biran beraien hirugarren diskoa aurkezteari ekin diote. Beraien burua "Junk rock" moduan definitzen dute, eta beraien kantuetan gitarraz jositako rock indartsua, riot girl-en izpiritua, punka, garagea eta doinu modernoagoak aurkitu daitezke, baita melodia ere.
http://www.whothebitch.com
http://www.youtube.com/watch?v=EZTxtvUYG_s&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=a0HhrBh5yuo&feature=youtu.be
Ezohiko bisita honekin Kooltur Ostegunetako 2011-2012 kurtsoari ginda jarri eta bukaera emango diogu modu oso dotorean.
10 / 13 euro
Tiketak: Gora Taberna, www.kulturalive.com
DISKO BERRIA: "Luna que se quiebra sobre la tiniebla de mi soledad" (PIAS 2011) + EP 4 abestiekin eta bideoklip berria! (NOCD-REKORDS 2012)
WHITE TOWELS BLUES BAND taldea zuzenean ariko da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Gipuzkoako bandak bere blues errepertorioa eskainiko du.
www.whitetowelsbluesband.com
Efemerideak-Efem
One Trax Mind talde Italiarra Euskal Herrian izanen da laster. Guztira hiru kontzertu burutuko ditu Last Gang in Town basque tour 2012 bezala izendatu duten kontzertu biran. Musikalki punk rock musika lantzen duen taldea da honakoa. Horietako lehena Arrasateko Iluntz tabernan eskainiko dute formatu akustikoan. Bigarrena Azkoitiko Mataderoan. Azkoitiko emanaldian, Los Galerna (disko berria aurkezten, Surfusion), Pillhead eta Dirty Brothers izanen dituzte taula gainean lagun eta hirugarrena eta azkena, Arrasaten berriz ere, Elkartasun Eguneko ekitaldien barnean.
http://www.myspace.com/onetraxminds
http://www.myspace.com/losgalerna
http://www.myspace.com/pillheadtherockrevolution
http://www.myspace.com/akustikbrothers