Aurretik, 18:30etan: Se
5
www.realmckenzies.comSarrera: 8-10
Eta gero:
ZODIACS DJs + DJ JUANELO
www.kafeantzokia.com
Datorren ostegunean, urtarrilak 5, 2012ko Kooltur Ostegunekin hasiko gara berriro. 18:00etan Porrotx & Bonberenea Txarangak emanaldia egingo dute Arrasateko Gaztetxean.
Emanaldi berezia izango da, jakina. Batetik, orduagatik (18:00etan izango da); bestetik, antolatzailea Txatxilipurdi aisialdi elkartea delako eta Kooltur Ekintzak-ek lagunduko duelako; eta hirugarrenik sarrerak Txatxilipurdik antolatzen duen Txikilandia haur eta gaztetxoen parkean salduko dituztelako.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txarangak egindako izen bereko diskoa aurkeztuko dute. Bertan Bonberenea Txarangak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abesti ezagunenak eraldatu egin ditu pailazoen laguntzarekin.
http://www.youtube.com/watch?v=Dq9aj6S377Y
17:00etan Porrotxek eta Tolosako Bonberenea Gaztetxeko Txarangak kalejira hasiko dute Herriko Plazatik. Gaztetxera heldu artean, kalejira egingo dute herriko kaleetatik.
Sarrerak eskuratzeko informazio gehiago: 943 79 54 46 (Txatxilipurdi).
Eta ez ahaztu honen aurretik, bihar, abenduaren 29a, Iheskide taldea izango dela Kooltur Ostegunean: http://www.myspace.com/ihes2de