Napoka Iria 2005. urte aldera sortu zen Ander (gitarra eta 2. Ahotsak) eta Mirenek (ahotsa eta gitarra) musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. BI kitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehien zapaltzen hasi ziren.
Dagoeneko sei urte pasa dira zuzeneko akustiko haietatik eta egun Napoka Iria izaera propiodun taldea dela esan daiteke. Kantuak lasaiak bezain progresibo eta rockero egiten ditu bikote honek. Hartara, zuzeneko emanaldiak berezi egiten saiatzen dira, ikutu handia emanez eta intentsitatearekin jokatuz. 2007an euren lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz.
Abendurock 2011
Neguarekin batera, Mutrikuko Rock Kolektiboak urtero lez abenduko
asteburuak koloreztatzeko,herritarrok aski ezagun dugun abendurock jaialdia prestatu
du beste urtebetez. Badira urteak ekimen honekin hasi ginela eta aurten ere ezingo
dugu gure zitara huts egin.
Zazpi urte dira jada gure herriko taberna nahiz eszenatoki desberdinetan
musika estilo desberdinak entzuten daramazkigula eta talde hauen laguntzaz,
abenduko hilabeteak ekartzen dizkigun hotzetatik babesten gaituztenak.
Abendurock-en helburu nagusia, Mutrikuko musika ikusle amorratuei hilabete
batean zehar, hainbat zuzeneko eskaintzea izango litzateke, horrela, herriko musika
eta musikari mugimendua bultza dadin. Talde ezezagun edo hasiberrien aldeko
apustua egiten da urtero, hauek ere, musika arloan ezagutaraztera emateko baita
musika estilo desberdinei ateak zabaltzeko. Jaialdi honetatik igaro diren talde asko,
anonimatutik etorri ziren arren, gaur egun euskal herriko musika mugimenduaren eredu
nagusiak dira, hala nola, Norton club, bad sound system, cobra, hira, munlet, norte
apache, doctor blues, makala
Kooltur Ostegunak ekintzen barruan.
Elorrioko taldeak Ihesbide izenpean ibilbide emankorra egin zuen, baina taldeko baxu jotzailea atxilotu eta espetxeratu zutenean kriston kolpea jaso zuten. Horren aurrean, beste musikari batzuen laguntzarekin Iheskide bihurtu eta disko indartsua grabatu zuten.
Orain Gaizka bueltan da taldean, baina Iheskide izenarekin jarraitzea erabaki dute. Punk-rock errebeldea da egiten dutena, eta horren baitan 77ko punka, punk-rocka, Oi! eta rock-and-rolla aurki daitezke, beti ere euskaraz idatzitako hitz zuzen-zuzenekin.
Lodosa eta Mendabia herrietako lagun batzuek osatutako Su ta Garren omenaldi taldea.
Doan.
ANARKHERRIA festa izango da Donostiako Doka Kafe Antzokian. Mugimenduaren 25 urteko ibilbidea errepasatzearekin batera, NPJ eta VOMITO taldeak ariko dira zuzenean.