8 / 10 euro
Tiketak: Gora Taberna, Jimmy Jazz, www.Kulturalive.com
Terry Lee Hale (1953 San Antonio, Texas) luxuzko gitarrista beteranoa
Urretxura dator bera kantak aurkeztera. Bere aurtengo Europar bira, Alemania,
Norbedia, Austria edo Holanda-tik egingo dituen emanaldien ondoren, Euskal Herrira ekarriko du. Terry Lee, 6 eta 12 sokatako gitarjole aparta, dobroarekin ere trebea, 12 disko argitaratu ditu 90. hamarkadatik Glitterhouse edo Blue Rose disketse ospetsutan. The Walkabouts taldeko Chris Eckman-en kolaboratzaile ohikoa, bere azkenengo disken ekoizle lanetan izan du, Esloveniako
Lubjana herrian duen estudioetan.
DOAN
Zuzeneko bideoa:
http://www.youtube.com/watch?feature=player_profilepage&v=LO5javXIr6g
Musika genero desberdinak eta munduko kultura desberdinetako doinuak fusionatzeko ideiarekin sortu zen 1999an Duo Karma. Kuba, Brasil, Latino Amerika, Karibe, Africa eta musika arabiarraren influentziak dituzte besteak beste. Bikote kubatar honek, bere 12 urtetako ibilibidean, Hegoamerikako eta baita Estatu espainiarreko eszenatoki eta jaialdi esanguratsuetan parte hartu du, hainbat aldiz saritua izanik.