Larunbata, Irailak 3. Eguneko egitarau osoa:
10:00 Umeentzako gosaria Sputnik plazan
11:00 Haur jolasak
12:00 Batel desafioa: izaskun, Bonberenea, Bonberenea Sutan, Otsabi.
14:00 Auzo bazkaria txarangarekin Izaskun plazan
19:00 Sagardo dastaketa pintxoekin
21:00 Zahagi ardoa Izaskun plazan
23:00 Kontzertua: Zea Mays, Gose, Fiachras.
IZASKUN AUZOKO FESTAK 2011 TOLOSA
Bada hilabete bat udaran sartu ginenetik, eta nahiz eta oraindik beste hilabete pasatxo falta Izaskun auzoko festen aurtengo ediziorako, antolatzaileek komenigarria deritzote programa eta berrikuntzak plazaratzea. Izan ere, bost urte dira jarraian festa hauek ospatzen direla berpiztu zirenetik eta, hori dela eta, inoiz baino osatuago datoz 2011ko Izaskun auzoko festak. 2010ean hasitako batel desafioari jarraipena emateaz gain (hobekuntzekin gainera), berrikuntza nabariak aurki ditzakegu aurtengoan: aipagarriena, Otsabi Auzo Elkartearen eta Bonberenearen arteko elkarlanari esker, grabazio estudio batean ia esperientziarik gabeko lau talde tolosarrek garatutako diska bilduma: Sputnik 11. Irailaren 2an, ostirala, Sputnik-en plazan zuzenean aurkeztua izango da. Larunbatean ere kontzertua izango da, Zea Mays, Gose eta Fiachras taldeekin, Euskal Herri mailan punta puntan dabiltzan taldeekin, alegia. Hau guztiaz gain, urteroko ekitaldiak: Danborrada, herri bazkaria, toka eta mus txapelketak (aurten igandean)
Eguneko sarrera: 45