entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2011 06 18
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • KUPELA TALDEA 23:00 Nuarbe auzoa Azpeitia (Gipuzkoa)

  • Skandalo publiko + Skandalue + Zehazteke (soul) + Orden honetan 23:00 Gazta Errenteria

    EKAINAK 18 LARUNBATA (Patxangada ere gustukoa dugu) 16:00 etan Komeni da Mus txapelketara lo piska bat eginda joatea, dena dela gaupaseroak ere onartuko ditugu : Sariak:  Arkumea eta bezperan Bozka gehien bildu duen ardo botila bana.  Txuletak eta kaba  Barazki sorta eta litro eta erdiko ur botila bana. -Haur jokoak, (17:00) oraintxe ez dakigu... Lauzpa bost joko antolatzen ditugu urtero eta Txirristrina baino ez dute nahi txikienek, dena dela Arraultz garraitzea, irinetan txanponak bilatzea (Bileteak) eta beste hainbat joku prest ditugu. (Andoni) 21:00etan Bertso Afaria espero duzue? , ba ez, aurten martxa handiko Afari jaialdia izango dugu. Pixkor ibili, sarrerak agortu aurretik. (15

  • Vostok 108 + Mamba Beat 23:00 Plaza Azkoitia

    Talde biek euren disko berriak aurkeztuko dituzte.

  • URTEKO MURMUR JAIA 22:45 Helldorado Gasteiz

    Egitaraua: Eladio y Los Seres Queridos + a los platos Dj Kal-el, Dj Drx2, Deicaro Electromusic, Dj Raul Ruca. 15 / 18 euro. Ateak: 22:00etan.

  • ESTRICALLA + KOP 22:30 Hernaniko gaztetxea Hernani

    STOP KONTROLek aurkeztua! Zapatilla! ///// 6 euro.

  • MENDEKU ITXUA + DESEGIN + IZATE 22:30 Gaztetxea Orio

  • MANEL 22:00 Jimmy Jazz Gasteiz

    12/15

  • BETAGARRI 22:00 Zehaztu gabe Zumarraga (Gipuzkoa)

  • STALIN + EBONY ROSE + THIRST FROM THE SUN 21:30 Edaska rock club Barakaldo

    3

  • BUCKCHERRY + CANCER 21:00 Totema retoa Atarrabia (Nafarroa)

    Ateak: 20:30etan. Aurretik: 22

  • EL HIJO + LE NOISE 20:30 Bilboko Berreginen Museoa Bilbo

    8 euro. /// Abel Hern

  • GAUEKO ITZALAK + HAUTESKUNDEAD + THE HOSTILE 20:00 Kortxoenea gaztetxea Donostia (Gros auzoa)


    Donostiako Piraten MUSIKA LEHIAKETA bigarren urratsera iritsi da. Aukeztu diren talde guztietatik, epaimahaiak SEI hautatu ditu finalerdietarako. Oro har, parte hartzea zabala eta askotarikoa izan da. Hona hemen, aukeratuak izan diren sei taldeak: Ex-Pa

  • KRISTONFEST 19:45 Santana 27 Bilbo

    Ateak: 19:30.
    Kristonfest "indoor" metal jaialdi berria da. Kartelburua New Orleans-eko (AEB) Down super banda da, zuetako askok jakinen duzuen bezala, 1991n sortutakoa. Metal, doom, sludge... estiloetan trebatutako musikariez osatua da: Phil Anselmo (Pantera, Superjoint Ritual

  • JAM 19:00 Bilborock Bilbo

    Sarrera doan.

  • ANDOAINGO IV. ROCK JAIALDIA 18:00 Nafarroa plaza Andoain

    Sarrera doan.
    Laugarren urtez Nafarroa Plaza benetako rock and rollez beteriko areto handi bat bihurtuko da. Aurtengoak ere aurreko jaialdien ildo beretik jarraituko du: nazioarteko talde klasikoek Petti eta Xabirekin batera (Euskal Herrian gaur egun egiten den rock proposamenik onenarekin) joko dute.
    Andoaingo Rock Jaialdi honetan talde hauek arituko dira:

    NEW CHRISTS
    New Christs esatea Rob Younger esatea da, eta Rob Younger energiaren sinonimo da. Zuzenean ikusi dugunok badakigu zer esaten ari garen. Australiako rock and rollean eragin gehien duen talde batetako bokalista mitikoa ez dago amore emateko eta berriro ere gure herrira ekarriko duen bira batean abiatuko da, gitarraz eginiko oktanajez betetako abestiak aurkeztera, eta ziur ez dutela hutsik egingo, ez betiko jarraitzaileen aurrean ez eta Rock and Roll dezibelioen bidez energia bila dabiltzan belaunaldi berrien aurrean ere, dezibelioak banatzeko errezeta behar den tamainan banatzen oso ondo baitaki Younger jaunak.

    CHRIS CASELLO TRIO
    Zer esan genezake Chris Casellori buruz aurreko biran bere ahalmen guztiak erakutsi ondoren? Dotorea bezain ezezaguna den gitarra-jotzaile baten maisutasuna eta beteranotasuna. Blues, jazz, swin, country eta, nola ez, rock and rolla jotzen ederki moldatzen den gizon aldakorra. Berriro ere bere betiko hirukotearekin dator, eta guztiek batera, urteetan zehar bere bihotzaren jabe egin diren eragin horiez eta bere hatzek interpretatzen dituzten musikez gozatuko dugu. Bateria jotzen Jimmy Lester legendarioa arituko da. JOHNNY POWERS Chris Casello hirukotea Johnny Powers beteranoarekin arituko da. Johnny Powersek, gaztaroko urte oparoetan egin zuen moduan, oraindik ere rock and roll gordineko kontzertuak eskaintzen ditu. 1938. urtean Detroiteko hiriak jaiotzen ikusi zuenetik, ostikada asko eman dituen pertsonaia da Johnny Powers; bere familiaren eraginari esker country rock musikaz blaitutako musikaria izateko bidean zen, baina begiak ireki zitzaizkion Carl Perkins entzun zuenean. Sun zigilu mitikoarentzat grabatu zuen 50eko hamarraldiaren amaieran eta bera izan zen oso kontuan hartu beharreko Motown zigiluarentzat grabatu zuen lehendabiziko artista zuria. Orduz geroztik ez du etenik izan, eta oraingoan "Long Blond Hair" edo "Red Rose Lips" bezalako kantuak aurrez aurre entzuteko aukera dugu.

    SUE MORENO
    ue Morenok Hollywoodeko urrezko garaietatik ateratako emakumea dirudi, zine izarrek aho zabalik uzten gintuzten garai hartakoa, eta "glamourra" gaur bezain azalekoa ez zen sasoikoa. Bati baino gehiagori eragingo dio hasperen isila bere Ile luze beltz eta ondulatuak, eta bere ahotsak zure belarrira xuxurlatuko ditu vintage doinuko kantuak. Chris Caselloren taldeak ongi baino hobeto emango du horren berri. Eta atsedenik eman gabe, ile belzdun holandarra rock and roll iradokitzaile baten erritmoan mugituko da, lehenengo pertsonan entzun eta ikusteko aukera izan dute berarekin batera oholtza gainean aritu diren Wanda Jackson edo Chris Montez lagunek.

    DAVILA 666
    Davila 666 Puerto Ricoko banda desberdinek sortutako banda mutantea da. 2005eko udan sortu zen Sir Charles abeslaria "guztiarekin nazkatua zegoelako", eta zerbait sinple eta gordina jo nahi zuen. A.J.k (baxu-jole eta abeslaria) bapateko eta "bicheriarik" gabeko soinua lortzen laguntzen dio. Musikaren eta aberrazioaren birtuoso batzurekin elkartu ondoren, bakoitzak dituen idoloetatik pixkat hartu (Iggy, Otis, Dolls, Spector, Dead Boys) eta inguratzen dituzten gauzez idaztea erabakitzen dute, esaterako, Ghettoak, maitasuna, sexua, drogak, putoak, eta noski, baita otso eta kalezuloak ere.

    XABI & PETTI
    Hauek bezalako bi pertsonaiek indarrak eta egonezinak batzen dituztenean, emaitza asma ezina izan daiteke. Batetik, Berakoak folk eta blusari buruz duen iritzia, orain dela gutxi Barrence Whitfieldekin batera izandako bizipenen ondorioz rock and rollaren ziztada hilkorra ezagutu zuena, eta fruitu gisa erakargarria baino gehiago den albuma izan zuena. Bestetik eszenatokietako animalia den Xabi, urte askotan Se

  • ANTI SAN PELAYO TXIKI FEST: KANDINSKY + ZINC + 25th COMMING FIRE + ADRENALIZED + MULTA + INSOMNIO + DJ SIKARA 18:00 Putzuzulo Zarautz

    "Pelayosanak 2011 berotzeko kontzertua eta festa!!"
    KANDINSKY
    (free jazz , Lyon) www.myspace.com/chefouichef Frantziatik datorren taldea. Lyondik zuzenean eta lehen aldiz gurean jazz oso pertsonala jorratzen duen taldea. Begiak itxi eta hegan egiteko musika.

    ZINC
    (hc-aren maixtrak, Madril)

    www.myspace.com/zincmyspace
    25th Comming Fire taldearekin ateratako split berria aurkezten izango ditugu berriz ere gurean inguruko HC talderik mitikoenetakoa. Madrildik zuzenean, emakume ahotsa paregabeaz zuzeneko zeharo basatiak deskargatzen dituen talde bikaina!

    25th COMMING FIRE
    (hc-a Donostitik)
    www.myspace.com/25thcomingfire
    Lehen aldiz Putzuzulon Ira et decessus, Antihero, HHH,... eta beste mila taldeetan aritutako musikariz osatutako HC talde donostiar mitikoa! Zuzenean ikusteko oso aukera gutxi dagoen taldea, beraz, galdu ezineko talde benetan interesgarria. Hauek ere Zinc-ekin ateratako split berriko abestiak aurkezten.

    ADRENALIZED
    (hc-melodikoa, Donostia)
    www.myspace.com/adrenalized
    Hc melodikoaren maixuak. melodia bortitzak eta doinu oso azkarrak taularatzen dituen talde gazte bezain esperimentatua. Hell divission edo Iron batasuna bezalako taldeetako musikariekin osatua.

    MULTA
    (punk, Ermua)
    www.myspace.com/multataldea
    Hauek ere lehen aldiz Putzuzulon. Ermuatik datorren talde gaztea. Putzuzulon lehen aldiz, Kuraia, Nofx, Ume gaiztuak eta antzerako taldeen bertsioak egiten, denok dantzan jartzeko moduko abestiez gozaraziko digute.

    INSOMNIO
    (hc-metal, Ermua)
    Ermuako beste talde bat. lehen aldiz putzuzulon zuzenean!!

    + DJ SIKARA



    GUREKIN JAI http://gurekinjai.mundua.com/ PUTZUZULO AMETS FABRIKA www.putzuzulo.net ZARATAZARAUTZ www.zaratazarautz.net

  • BERGARAKO GAZTETXEAREN 11. URTEURRENA! 12:00 Bergarako gaztetxea Bergara

    Bergarako gaztetxeak 11 urte bete ditu kartzela zaharrean dagoenetik eta mugarri hau ospatzeko egitarau oparoa antolatu du. Bereziki ekainak 18rako, bertan izango da eta gaztetxeko urteurrenaren bertso-bazkaria, herritar guztiei zabaltzen diegu gonbidapena, tiketak Arrano tabernan daude salgai.

    Hemen urteurrenerako prestatu duten egitaraua:

    Ekainak 16 (Osteguna)
    18:30etan Anarkherria 25 Urte hitzaldia, Hizlaria: Jakue Pascual
    21:00tan Afaria

  • GOVERNORS zehaztu gabe Zehaztu gabe Igorre (Bizkaia)

  • MEMO + HARD ONS zehaztu gabe Altsasuko gaztetxea Altsasu

    Iru

  • Zea Mays + Betagarri + Willis Drummond zehaztu gabe Urretxu Zumarragako Gaztetxea Urretxu

    Elkartasuna azaleratuz.

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.