entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2011 05 15
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • RORY McLEOD (FOLK - UK) 20:00 BBK aretoa Bilbo

    Sarrerak: txarteldegietan, bbk-ren orotarako kutxazainetan, www.generaltickets.com/bbk, tel: 944310310.

  • MUSIKAZUZENEAN KONTZERTU AKUSTIKOA 19:00 Arriola Antzokia Elorrio (Bizkaia)

    Musikazuzenean-ek bidalitako testua:
    Musika Jaialdia:
    Musikazuzenean egitasmoa Bizkaian aurkeztu asmoz, zuzeneko emanaldi bat egitea deliberatu dugu. Emanaldia akustikoa izango da, eta Elorrioko Arriola antzokian burutuko dugu.
    Parte Hartzaileak:
    Euskal Herriko musika eszenan bada formatu txikian jardunean ari diren zenbait musika proposamen. Hein handi batean, oso reperkusio txikia izaten dute, euren musika bidea areto txiki, eta tabernetan egiten dituztelarik ohikoan. Alta, formatu txikiko egitasmoak izan arren, eszena esanguratsu bat osatzen dute, biziki interesgarria. Ohiko bideetatik aparte, bide berriak jorratzeko saiakerak eginez. Horiek izango dira, hain zuzen ere, emanaldi honetan bilduko ditugunak.
    Musikari beteranoak eta sortu berri diren proposamenak elkartuko ditugu emanaldi honetan. Dagoeneko hitzartuak eta konfirmatuak ditugun parte hartzeak honakoak dira: Bide horretan, zenbait musikarien gonbidatuak eramango dituzte euren kantuetan.

    Joseba Irazoki
    Morau
    Jon & Sugramas
    Mursego
    Anari
    Sorkun
    Petti
    Mary Mey
    Moby Dick
    Azkaiter Pelox
    Keu Agirretxea

    Saioa:
    Musika saioak bi orduko (120 minutu inguru) iraupena izango luke. Bertan, 10 edo 12 proposamen ezberdin taularatuko lirateke. Nagusiki, gitarra akustikoak izango lirateke erabilitakoak, nahiz eta bestelako musika tresnak ere erabiliko diren zuzenekoan. Batez ere bakarlariak izango dira oholtza hartuko dutenak, nahiz eta lankidetzak eta bestelako kolaborazioak izango diren artisten artean. Musikari bakoitzak (edo musika proposamen bakoitzak) 10 minutu inguruko saioa burutuko du, parte hartzea hiru kantutara mugatuko dugularik. Horrela, emanaldi bizi eta interesgarri bat osatuko genuke, bakoitzaren lanaren lagin txiki bat azaleratuz. Era berean, lankidetza ezberdinak izanen dira, musikari ezberdinen bilkura puntualak emanaldi honetarako sortuak.

  • SORTZEN IKASBATUAZ JAIALDIA 12:00 Takonera parkea Iru

    Joko duten taldeak: BIZARDUNAK + Amaiur + Pottoka Punk + Marianitoz Blai + Tximeleta. Euskal eskola publikoaren aldeko jaia.

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.