entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2011 04 30
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • IF RENAUD WAS A PUNK & KRIMINAL FORCEPS 22:00 Donibane-Ziburuko gaztetxea Ziburu

  • SU TA GAR 22:00 Gaztetxea Hernani

  • ERANTZUN 22:00 Putzuzulo Amets fabrika Zarautz

    Erantzun taldearen oharra:
    ERANTZUN taldeak 13 urte beteko ditugu iada. Konturatzerako hegan pasa dira urte guzti hauek... milaka kilometro, mila gau eta mila zarata. 13 urte lagunak egiten, 13 urte bidaiatzen, 13 urte ikasten,... eta orain urte guzti hauetan bizitutakoa ospatu nahi dugu. Orain arte bezala, lagunez inguratuta, bidelagun izan zareten guztiei omenduz. Honetarako gau berezia antolatu dugu Apirilaren 30erako. 20ak aldera elkartuko gara Putzuzulo Gaztetxean eta afari eder bat prestatuko dizuegu urte guzti hauetako babesa eskertzeko (afaritara etorri nahi duenak izena eman mesedez). Eta afariaren ostean kontzertua!! oihuak eta amorrua putzuzulon!! Egun berezi hau betiko gogoratu nahian zuzenean grabatuko dugu. Beraz, guretzat hain berezia den egun honetan, asko eskertuko genuke zu zeu ere bertan izatea!!! mila esker 13 urte hauetan eman diguzuen guztiagatik!!! ERANTZUN!!

  • Capsula + Dead Meadow + Spindrift 22:00 Mogambo aretoa Donostia-Trintxerpe

    10

  • Brothers In Band 21:30 Kafe Antzokia Bilbo

    Dire Straits-en gorazarre taldea.

  • GOSE 21:00 Festalekua Iru

    Auzoko jaiak. Aurretik, jam session.

  • Venus in Furs + Los Tupper + Motorsex 21:00 La Capilla Bermeo

  • Horn of The Rhino + Shisha Pangma 21:00 Azkena Bilbo

  • UNE + ZAIN 20:30 Doka Kafe Antzokia Donostia

    6

  • PLAN B + DJ NOKONO 20:30 Atabal taberna Donostia

    Larunbat honetan apirilak 30 Donostiako Amara auzoko ATABAL tabernan PLAN B taldearen kontzertua izango da 20:30-tan, eta ondoren NOKONO Disko Jartzaileak gaua girotuko du rock eta Punk doinuekin. Sarrera doakoa da eta besteak beste Plan B-k beraien single berria aurkeztuko dute.

  • DROPKICK MURPHYS 20:30 Rockstar Live Barakaldo

    20

  • ELFO NEGRO + VISI 20:00 7Katu Gaztetxea Bilboko Alde zaharra

    Azkenengo hilabeteotan beraien lan berria "Vitesse" aurkeztu digu Elfo negro taldeak. 7Katun abeslariaren eta baxujolearen agurra izango da taldearen etapa berriari hasiera emanez. Punk-rocka, hardcorea, intentsitatea eta izerdia eskeiniko digute. Zaragozako Visi

  • Revolta Permanent, 123 Krew eta Pablo Hasel 20:00 Itzubaltzeta gaztetxea Itzubaltzeta

    Larunbat honetarako, apirilak 30, hip hop kontzertua antolatu du Itzubaltzeta gaztetxean Koska irratiak. Horrenbestez, Revolta Permanent, 123 Krew eta Pablo Hasel igoko dira agertokira. Sarrerak 5 eurotan egongo dira. Izan ere, bildutako diruaz, Uribe Kostako irrati libreak egun pairatzen ari den egoera ekonomi larriari aurre egin nahi diote. "Kontuan baldin badugu Koska irratiak ez duela liberaturik, musikari guztiak musu truk datozela eta Itzubaltzeta gaztetxeko lagunak laguntzeko prest agertu zaizkigula, erronka ederra dugu esku artean, auzolanean aurrera eramango duguna", azaldu dutenez. Kontzertua 20:00etan hasiko da. Abestuko duten lagunei dagokienez, musikari internazionalista eta komunista dugu Pablo Hasel, errepresaliatuen aldeko abesti asko egin dituena. Inoiz ez du jo Euskal Herrian eta "itxaropen handiak daude" gainera. Bestalde, Revoltako lagunak, 16 urteko gazte barakaldotarrak, hip hopeko etorkizunaren adibide garbiak dira. Azkenik, Ezkerraldetik datorkigu 123 Krew.

  • MEMO 20:00 Akelarre Iru

    Memo taldeak punk/hardcorea jorratzen du hitz aldarrikatzaileez jantzirikoa. http://www.memeopunk.com http://www.gordiscos.com

  • MobyDick (JOHNNY CASH-i omenaldia) 19:30 UK Taberna Algorta

  • THE SPARTEENS 19:00 Kanttu Hendaia

    Apirilak 30, larunbata, 20:00etan, Kanttu Twist Clubean (Hendaia): kliparen aurkezpena, hanka sartzeak, making-of, lunch bat eta kontzertua.
    Negua aprobetxatu dute

  • MIKEL URDANGARIN & TRASPASOS DANTZA 19:00 Leioako Kandelazubieta kiroldegia Leioa

  • TZESNE & PARALUX 18:00 Gernikako gaztetxea Gernika

    KAFEA ETA GALLETAK: 26. saioa: 18:00 Disko entzunaldia: Alio Die - Under an holy ritual (1992 - Small Voices) :::::::::::::::::: 19:00 Kontzertua: TZESNE & PARALUX. Antolatzaileen oharra: 2002ko irailaren 21ean 24 orduko inprobisazio jaialdi etengabea antolatu zuen Ertz jaialdiak eta bertan ikusi genuen jotzen lehenengo aldiz Tzesne. Jakin bagenekien Oreretako Gutural talde industrial beldurgarria ibilia zela 90eko hasieratik, baina sekula ez genuen aurrez aurre ikusi... tira, ordura arte ez genuen ikusi inor kontzertu bat ematen portatil batekin. Giroak eta soinu-paisaia ziren (eta dira) Tzesneren musikaren oinarri. Ondoren, ahal izan dugun kontzertu guztietara joan izan gara. Eta gehienetan bidelagun izan du Paralux, Tzesneren musikari irudia eta argia ematen diona, edo, akaso, Tzesne da Paraluxen irudi eta ehunduren isiltasuna hausten duena. Nolanahi den, bien baturak sortzen digun sentipenak ezer gutxirekin konpara daiteke. Milango Stefano Musso ezkutatzen da Alio Dieren azpian eta 1992 urteko Under an holy ritual diskoa aukeratu dute, naturaren paisaia hipnotikoetatik bidaia baterako txartela.

  • APOSTASIA ASTEBURUA 18:00 Bergarako gaztetxea Bergara

    Gaztetxean apostasia astebukaera egongo da bergarako gaztetxe eta bergarako gaztetxeko Germinal! fanzinearen eskutik. Apostasia, eliza katolikotik ezabatzea da.

    Larunbatean, atsaldeko 6etan apostasiari buruzko solasaldia eta apostata (eliza katoliokotik ezabatzea) egiteko aukera egongo da.

    Gabeko 22:30tan, apostasia gaua egongo da,(kontzertua) 3 talde hauen eskutik, 3 eurotan.
    - Krisis: punk-rock gordina joten duen aretxabaletako taldea, bere bigarren maketa aurkezten.
    - Odolaz blai: hardcorea joten duen Zallako taldea, diska aurkezten.
    - Hilkar: trsahcorea joten duen zarautz-urretxuko taldea (batzuk burux-lee taldekide oiahak).

    Igandean, atsaldeko 6etatik aurrera, gaztetxeko zineklubaren barnean, Luis Bu

  • AITZOL ARAMAIO BENGOETXEA-ri HOMENALDIA 17:00 JAI BRAIAN taberna Ondarroa

    AITZOL ARAMAIO BENGOETXEA-ri HOMENALDIA.

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.