Musika beltza izango da protagonista; soul, funk eta rap estiloekin batera sound system-erara dub eta reggae doinuak entzun ahalko dira. Egun honetarako King Hi-Fi-ren eskutik, UK estiloko 4000 watt-ko sound system bat izango dugu gure artean.
Azken urteotan bezela, Ttan Ttakun irratiak Txomin auzoko jaietan parte hartuko du. Irailak 3 eta 4ean ospatuko dira, eta aurten, 4. aldiz, Ttan Ttakun-ek gune alternatiboa eskeiniko du. Loiolako apeadero aurrean dagoen parkean ospatuko da, gauza desberdinak eskeiniko direlarik.