bIDEhUTS 3. urtemuga. Bidehuts-ek ohar hau zabaldu du:
"Egutegia begiratu, eta Aste Santu hasiera hori markatu dugu. Lehen bi egunak. Martxoaren 31 eta apirilaren bata. Tokiarekin zalantza gutxi, zerbait beroa nahi genuen, intimoa ere, soinu onekoa
eta agertoki txukuna izango zuena. Hondarribiako Psilocybenea.
100 sarrera jarriko ditugu aldez aurretiko salmentan eta beste 100 lehiatilan bertan salduko dira. Sarrerek aldez aurretik zein bertan 8 euroko prezioa izango dute. Aldez aurretikoak erosteko modua honakoa da. denda@bidehuts.net helbidera email bat bidali eta zenbat sarrera nahi dituzun esanez eta zenbat diru eta nola ordaindu behar duzun erantzunez idatziko dizugu.
Sarrerak egunean bertan lehiatilan jasoko dituzue. Behin ordainketa jasoa gure mezu bat jasoko duzu eragiketa baieztatuz".
Groove, usa-fr-eh. www.elkanobrowningcream.com/en/album2.php
Ummm