www.myspace.com/bizardunak San Patrizio ospatuko dute, euren erara hori bai.
20 / 36 / 42 euro
Zarata Jazz cafe helbidea: Karmelo, 5 Santutxu, Bilbo
Belgistan ez da mapa batean aurkitzen erraza, lurralde geografikoa baino musika proposamena baita, non Balkanetako doinu ijitoek eragindako metala Ipar Afrikako perkusioarekin uztartzen den, non jazzaren inprobisazioak Arabiako moldeekin eta Afrobeatarekin bat egiten duen. Urte batzuk joan dira talde hau Bruselan Fanfare du Belgistan izenarekin osatu zenetik. Zazpi lagun biltzen dira taldera, horietatik bost saxofoia, tronpeta eta sousafoia jotzen eta beste bi derbouka, karkaba eta guembri (Marokoko Gnawa herriko laud baxua, hiru hari dituena) perkusio tresnak jotzen.