entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2009 10 18
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • BILLY BRAGG 20:30 Euskalduna jauregia Bilbo

    Sarrerak: txarteldegietan, bbk-ren orotarako kutxazainetan, www.generaltickets.com/bbk, tel: 944310310, txarteldegietan, bbk kutxazainetan, www.generaltickets.com/bbk, tel: 944310310

    Steven William Bragg Essex-en jaio zen Sobietar Batasunak Sputnik 2 espaziora bota zuenean. Egun, Mr. Love & Justice bere hamaikagarren diskoa, onena, merkatuan duela, Billy Bragg izenarekin da ezaguna mundu osoan. Lan egin du, hitzaren zentzu literalean, parlamentari britainiarrekin, prestakuntzarik gabeko langabetuekin, Rock & Roll Hall Of Fame-ko kideekin, etorkizun oparoko gazteekin, kaleko musikariekin, konbiktuekin, errefuxiatu askatu berriekin, punk rockerrekin eta greban zeuden zamaketariekin. Duela mende laurdena bakarrik igotzen zen Londres Iparraldeko Unibertsitate Politeknikoko agertokira. Billy izenarekin iragartzen zuen bere burua familiak susmatu ez zezan bere ikasketen norabide aldaketa. Harrezkero Billy mundu osoan zehar ibili da, singleak grabatu eta arrakasta handiko diskoak konposatu ditu, grebetan abesten diren himno politikoak idatzi eta bizirik mantendu ditu abesti tradizional ingelesak, bere aztarna utzi du folk amerikarraren katalogoan eta hau guztia larrua eta bihotza utzita egin du. Ohikoa MTVn zein eztabaida-saio burutsuetan, lehengoan bere printzipioak abestu eta bigarrenetan bere iritzia eman du. Barkingeko Koblakariak artikuluak idatzi ditu egunkari eta era guztietako argitalpenetan, gogoratuena Herri borondatearen adierazpen garbia izenburua daramana delarik, Lorren Etxea erreformatzeko kanpainaren baitan. 2006an lehen liburua plazaratu zuen. El Patriota Progresista bere East London maitean British National Party-ko hamabi zinegotzi estremistaren hautaketaren kontrako protesta adierazgarria da. Auzo horretan hazi zen Billy eta bertan, bizitzaren ironiak, Bragg Close deituriko kale bat dago bere ohorez. Londres eta politika zainetan ditu, tean esnea eta azukrea dituen bezala. Trafalgar Square-ko laugarren idulkian herriaren babes handia edukita estatua bat edukitzeko hautagaia den pop musikari, ekintzaile politiko eta East End-eko auzokide bakarraz ari gara. Billy Bragg jendezale eta plaza-gizona da. Duela hogeita bost urte hasi zen punki lehiatsu baten moduan kaleetan abesten eta horrek aztarna utzi dio. Orain gutxi, The Big Busk antolatu zuen Braggek, ehunka pertsona batzean zetzan ekitaldi bat, denek batera

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.