entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2009 08 19
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • SIEMPRE MARIA + ANA GUADALUPE 22:00 Bailen Bilbo

    POP /// http://www.myspace.com/siempre

  • Ama Say + Audience 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    Sarrera: 10,00 e (Kafe Antzokian bertan eta kafeantzokia.com).

    12 urte baino gehiago igaro dira jotzeari utzi ziotenetik. Orain aukera berezia berriz Ama Say taldea eskenatoki gainean ikusteko. Euskal Herriko rock musikak emandako talde esanguratsuenetarikoa. "Beraiekin alderatzen ziren taldeen izenak irakurtzen denbora pasatzen duten bitartean, arretaz entzungo dituen edonork laukote berezia aurkituko du hemen, obra ireki eta dentsua burutu duena. Ama Say oso gertu daude, berezko taldea da eta, nola ez, inguruko hainbat talde baino interesgarriago eta aberasgarriagoak". (Nando Cruz. Rock De Lux. Urtarrila 1996).* "Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen" izenburupean plazaratu zuen Ama Say taldeak bere lehenengo diskoa. 10 abestiz osaturiko lan freskoa eta arina, non bertako abestietan Sonic Youth, Dinosaur Jr. eta The Pixies moduko taldeen eragina nabaria den". (El Mundo. Maiatza 1993).*"Bi urteko historia. Bi hizkuntza. Bi eskaintza estilistiko. Bilboko ezkerraldeko 4 pertsonaia Ama Say izenburupean aurkeztu ziren "Ikusi ditut umeak kalean ametsak akatzen" diskoarekin. Euskal Herrian egiten den musikan frekuentzia berri bat zabaldu dute, lizentzia berri batekin datozelarik, non euskera eta ingelesa uztartzen diren modu soltu batean, metaforaz beterik eta originaltasunez. Bi hizkuntzen arteko sintesia hari bakar bat dagoen bien artean, "rock'n'rolla" deitzen den haria. (Jon Landau. Deia. Apirila 1993).

    Gernikako Audience taldea dudarik gabe gure musika eszenan daukagun talderik pertsonalenetarikoa dugu. Bilboko hau izango da uda osoan eskainiko duten kontzertu bakarra. Udazkenean beren lan berria plazaratuko dute. Gau honetan zenbait abestiren aurrerapena ere egingo digutela seguruenik. Kontzertu berezia!.2009 ko apirilaren hasieran Audience musika taldea, estudioan sartu zen, dagoeneko taldearen 4 diskoa izango dena grabatzeko,

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.