Punk-rock berbena interaktiboa, non ikuslegoak errepertorioa aukeratu eta taldearekin batera taula gainean abesteko parada izango duen.
Elvis Presley-ren bertsioak jotzen ditu Elvisavuelo taldeak. Galdera da, hark bezalako tupe distiratsuak daramatzate gipuzkoar koadrilakoek? Erantzuna haien kontzertuetan topatuko duzu.
Jaiak
Sarrerak: 14 / 17 euro. Piraten aste Nagusia ekimenaren barruan. Aurreko eguneko kontzertura ere baldin bazoaz (Piperrak, Parabellum, Esne Beltza), jakizu bi kontzertuotarako bonoa duzula eskuragai txanpon batzuk aurrezteko (25 euro).