entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2009 07 16
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • ESNE BELTZA 23:00 Jaiak Balmaseda

  • U.K.Bill + Blitztraktor (Berlin) 21:30 Gaztetxea Andoain

    U.KBill disko berriaren grabazioa burutzen ari dira eta atsedenalditxo bat hartuko dute Berlineko lagun hauekin kontzertu hau emateko. Blitztraktor taldea, tourra burutzen ari da Euskal Herritik. Fuck you crew eta Kumpelbasis taldeko jendea dago talde honetan.

  • The Dynamites featuring Charles Walker 21:00 Kafe Antzokia Bilbo

    Aurresalmenta: 12,00 euro (Kafe Antzokian eta Kafeantzokia.com, Power records, Muga taberna). Txarteldegian: 15,00 euro.

    The Dynamites AEBetako Tennesseen sortutako taldea dugu. 10 musikarik osatzen dute taldea eta Deep Funk eta Soul estiloak maisuki jorratzen dituzte. Taldea bat-batean munduan ezaguna bilakatu da, bolo-bolo dabilelarik beren izena. Taldeko kide bakoitzaren talentua musikari moduan daukaten abeslariaren trebeziarekin bat egiten du. Charles Wigg Walter aspaldiko Soulman kantaria dugu, 60 eta 70. hamarkadetan hainbat disko grabatu dituelarik Decca eta Champion and Chess moduko zigiluentzako. Little Charles & The Sidewinders izenarekin buruturiko grabazioak jarraitzaile ugari izan zituen batipab Ingalaterrako Northern Soul eszenaren barruan. Gerora soul munduan sartuta ibili izan da, azken boladan bere ospea eguneratu egin delarik "Night Train To Nashville" bildumari esker, Nashvilleko Soul eta R&B mugimenduaren inguruan osaturiko bilduma. Honi esker Charles kantariak musikari gazteekin bat egin du talde arrakastatsu hau osatzeko: The Dynamites.

  • GARABI 21:00 Marea Gora taberna Zarautz

  • Iban Nikolai & Garrotx.lo 20:00 Bar Gaspar Errenteria

    Doan. Iban Nikolai 1997 urtean hasi zen didgeridooa lantzen. Europako 15 maixuekin ikasiko du, eta baita ere Yolngu en Arnhem Land (Australia) aborigenarekin ere. Ibanek Didgeridooa ulertzeko era beste musika tresna batzuekin fusionatzeko aukera ematen dio, folk, rock ,dub, techno, funk estiloak ere garatuz, estilo pertsonal eta berezia lortuz. 3 diska grabatu ditu bakarka: Yurlunggur, Didjeridu Hotsak eta Hamar. Hamar talde baino gehiagorekin kolaboratu du eta gaur egun Samar taldeko kidea da, fusioa lantzen duen taldea.

  • SU TA GAR zehaztu gabe Portua Donostia

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.