Argentinarrez eta katalanez osatutako DUB talde hau azkenean Putzuzulon izango ditugu zuzenean. Bateria, baxua, melodiona, saxoa, trompeta, kitarra eta irudiak nahasten dituen taldea dugu STANDRIUS. Casa Gally diskoa kaleratu zuten lehengoz 2004 urtean, ondoren Dub air (2006) eta Punkandrius (2007) diskak iritsi ziren eta azkenan beraien azken lana aurkezten izango ditugu putzuzulo amets fabrikan datorren astean, hilaren 10ean, "Dubphology e.p.". Diska guztiak eskuragarri daude beraien webgunean: http://www.myspace.com/standrius Beste talde askotan aritutako musikari esperimentatuak ditugu talde honetako partaideak, besteak beste: Fun people, phogo, dub corao edo Dr doom. http://www.youtube.com/watch?v=WxOk__U-hRw http://www.youtube.com/watch?v=OZqGT5z69DA&feature=related http://www.youtube.com/watch?v=7zcmqeFHBwk www.myspace.com/standrius
Vistalegreko jaiak.
Errotako jaiak
Urtero bezala Bergarako Udalak antolatuta jazz, blues eta musika beltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu dira uztaileko ostiraletan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doan. Kalitatezko musika entzuteko parada.
MAMASSITA PRO. Gasteiz
Emakumeen urtearen karietara, sortu zen talde femenino hau. Molde guztietako emakumeen kezkak, sentimenduak eta buruhausteak islatzea du xede. Musika beltzetik abiatuz jazz, pop eta rock eremu zabalera zabaltzen dira. Tina Turner edo Nina Simone kantariengandik hasita Sting, Orishas, Beatles edo Vocal Sampling-en gaiekin jarraitzeko.
BLITZTRAKTOR talde alemaniarra gurean da bira egiten.
http://www.myspace.com/vendettanafarroa