entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2009 06 13
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Urub 24:00 Onki Xin Taberna Iru

    Sarrera doan. Iru

  • SURFILM FESTIBALA 23:00 Gazteszena Donostia

    16 euro
    Le Pianc + The Cherry Boppers + Dj Txelis

  • Birracel + Defoe 23:00 Landare Taberna Errenteria

    Punk hc muxutruk... /// www.birracel.com http://www.youtube.com/watch?v=hhvuYGhY2Yk

  • THE PHANTOM KEYS + KARATEKAS 22:00 Komplot aretoa Donostia (Gipuzkoa)

    10

  • LOS CORONAS + THE PLANTRONICS 22:00 Helldorado Gasteiz

    "El Baile Final..." diskoa aurkeztuko dute Los Coronas-ek. The Plantronics taldeak aldiz, Eskandinaviatik dator eta mariachi-death-surf egiten dute. http://www.loscoronas.com http://www.myspace.com/loscoronas

  • KEROBIA 22:00 Doka Kafe Antzokia Donostia

    "Papera eta Kartoia" diskaren aurkezpena. Sarrera: 8

  • MUTED + ARMYARMA 21:30 Plateruena Durango

    MUTED taldeak INOX disko berria aurkeztukop du. Ikusi duzue disko fisikoa? http://www.myspace.com/mutedmetal http://www.myspace.com/armyarmaband

  • Daddy Banton + Little Pepe Backed by Revolutionary Brothers 21:30 Azkena aretoa Bilbo

  • Fallen (adio kontzertua) + Neila + Cordura 20:00 Katu gaztetxea Bilbo

    3 euro.

    1998an Bilbon sortutako hc-metal talde bikain honek agur esaten du. Azken hileta elizkizuna, paganoa hori bai. Hiru dikso utzi ditu Fallen taldeak.
    http://www.myspace.com/fallenapesta

    Fallen taldearekin batera neila eta Cordura izango dira.
    http://www.myspace.com/neilanoise
    http://www.myspace.com/cordurasucks

  • CONSTANTS + YAKUZI 19:30 Aurki Bilbo

    5 euro

  • HALA BEDI ROCK JAIALDIA 18:00 Gaztetxea Gasteiz


    3KORTXEA 11 URTE MUSIKA MUNDUAN MURGILDUTA

    3Kortxea Hala Bedi Irratiko musika irratsaioak hamaika urte betetzen ditu aurten eta hori ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute. Hala Bedi Irratira heltzen diren disko berriak aurkezteaz, taldeak elkarrizketatzeaz eta kontzertuen agenda errepasatzeaz arduratu da azken hamaika urte hauetan 3Kortxea. Horretaz gain kontzertuak ere antolatu dituzte, Euskal Herriko abangoardia musikala osatzen duten taldeei jaramon berezia eginez, baina edozein musika estilo eta herrialderi ateak itxi gabe.

    Ospakizunok datorren ekainak 13an, larunbata, izango dute hasiera Gasteizko Gaztetxean egingo den jaialdi batekin, bertan Gasteizko bost taldek parte hartuko dute. 2008an Txorionak Rock izenarekin hasitako jaialdiari HALA BEDI ROCK jaialdiak lekukoa hartuko dio eta urtero errepikatzeko asmoarekin gainera. Bigarren edizio honetan, ekainak 13ko arratsaldeko 18:00etatik aurrera honako taldeak izango ditugu:

    o 18:00 VICEPRESIDENTES www.myspace.com/vicepresidentes
    o 19:15 DIXON II www.myspace.com/dixon2band
    o 20:30 FRACTURE www.myspace.com/fracturehc
    o 21:45 XASTA www.myspace.com/xastametal
    o 23:00 ARENNA www.myspace.com/arennarock

    Grindcorea, metala, psikodelia, stonerra, hardkorea,

  • GAZTE EGUNA 11:00 Txarraska gaztetxea Basauri

    Txarraskaren 10. urteurrenaren egun handia. egitaraua:
    - Goizetik rokodromoa, puzgarriak, taillerrak eta jolasak Mojaparte plazan.
    - 15:00 etan: Bazkari herrikoia ta ondoren antzerkia.
    - 17:00etan: Gazte olinpiadak.
    - 20:00etan: Kalejira Basauritik.
    - 22:00etan: Bad Sound System (DJ-ak) + talde lokalak gaztetxean.

  • Kanpora begira jaia 11:00 Munibe plaza Bergara

    Txapa Irratiak antolatutako jai berezia.
    ZERTAN DATZA JAIA??? Txapa irratiak 25 urte beteko ditu aurten. Komunikazio eredu ezberdin baten aldeko borroka izan da urte hauetakoa, Pertsonak eta pertsonen arteko komunikazioa oinarri izan dituen eredua, beste interes ekonomiko, komertzial, politiko, erlijioso edo astronautikori muzin eginez. Pertsonen arteko komunikazioa da Kanpora Begira irratsaioko helburu nagusiena ere. Irratsaio gaztea da Kanpora Begira Txapa Irratian, baina indartsu hasi da uhinak astintzen. Kanpora Begira, etorkinen eta Bergaran jaiotakoen arteko komunikazioa ahalbidetzen saiatzen da asteartero 97.25ean , guk geuk eta gizarteak jartzen ditugun harresiak bota eta elkar ezagutu eta elkar integratzea da asmoa.

    Txapa irratiaren 25.urteurreneko ospakizunetan Kanpora Begira jaia antolatu dugu ekinaren 13an, irratiaren helburuak ere baitira Kanpora Begira irratsaioak dituenak. Herrian, kalean gauzatuko dugu eta kultura ezberdinen arteko besarkada izango da helburua. Dantzak, musika, janaria, jokoak

  • 5. HIP-HOP EGUNA 11:00 Tiloseta Hernani

    HIP-HOP EGUNA
    Antolatzaileek diote:
    Larunbatean Hernanin ospatuko dugun Hip-Hop egunaren bostgarren edizioa aurkeztera gatoz. Hasieratik Hip-Hop egunaren helburua guztion ahotan dagoen hitz horren atzean dagoen mundua ezagutaraztea izan da eta horretarako egun osoko ekitaldia antolatzen dugu. Eguna bitan banatzen dugu; goizean tailerrak egiten ditugu, Hip-Hoparen barruan dauden adar desberdinetan adituak direnek eskainitakoak, nahi duenak teoria eta praktika ikasi dezan eta arratsaldean berriz goizean ikasitakoa praktikan jartzen dugu erakustaldien bitartez. Goizeko tailerrak break dantza eta scratch-ari eskainita egongo dira bereziki eta hauekin batera egun osoan zehar graffitiak margotzeko aukera egongo da. Arratsaldean berriz, scratch erakustaldia, rap eta reggae sesioak eta abeslarien tartea (euskaraz ari diren rap abeslariak izango ditugu). Abeslariekin tartekatuta berriz break dantza erakustaldia Euskal Herriko txoko desberdinetatik iritsitako break dantzariekin.


    HERNANIKO 5. HIP-HOP EGUNA
    Egitaraua:
    11:00-14:00
    Break dantza eta scratch tailerrak
    16:00-17:00
    Rap eta reggae saioak
    17:00-19:00
    Musika, rap abeslarien tartea eta break dantza erakustaldia
    NOIZ: Ekainaren 13a, larunbata.
    NON: Hernani, Tilosen (eguraldi txarra eginez gero Biteri Kultur etxea)
    OHARRA: Eguraldi txarra egingo balu Biteri kultur etxean egingo genuke eta areto honek dituen mugak direla eta soilik arratsaldeko saioa egingo litzateke (tailerrak eta graffitia ez beraz).
    www.ixah.net

  • SORRY MAMMA + The Freetangas zehaztu gabe Jimmy Jazz Gasteiz

    8 / 10

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.