entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2009 02 11
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • SERRANOCOLINA JazzProject 19:30 Ibaigaine kultur etxea Basauri

    Serranoren aho-soinua eta Colinaren kontrabaxua, nor bere aldetik, mugak gaindituak dira dagoeneko, eta elkartze honetan euren esperientziak partekatzen dituzte euren musika tresnekin hitz eginez, horiexek baitira beti emozio magikoen eroale. Colina eta Serrano, biak ala biak, dira aurpegi askoko musikari, eta euren musika tresnekin hainbat musika esparru landu dituzte, Jazza eta Flamenkoa, Latinoa, Tangoa, Hego Amerikako folklorea eta beste batzuk albora utzi gabe. Eta horrek isla garbia du zuzenekoan interpretatzen duten errepertorioan, eta batez ere ezin aurreikustekoa azaletik ukitzen duten inprobisazioetan. Bikote honek erritmo sekzio sendoa eta eskarmentuduna du lagun, Guillermo Mc. Gill bateria jotzen eta Ivan Lewis pianoa jotzen. Originaltasuna eta gustu ona bermatuta daude talde berri honek eskaintzen dituen emanaldietan.

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.