* Fanfare Vagabontu, Moldaviakoa (Rumania), Marseillatik etorriko dena eta ijito-musikaren doinuak ekarriko dituena.
* Fun-Da-Mental taldea, Erresuma Batutik, indiar musika tradizionala, duna, hip hopa eta perkusiozko erritmo elektronikoen nahasketa.
* GOSE (EH) taldea, trikia eta elektronika nahastuz.
* Max Pashm DJa (Londres), erritmo balkanikoak nahastuko dituena.
* Saioa (Legorreta) bakarlaria, gitarra eta harmonikaren laguntzaz, popa, folka eta country berriaren nahasketa ikusgarria eskainiko digun kantaria.
SISTA SEKUNDEN: Suedia, hcpunk, SATANIC SURFERS-eko taldekide ohiekin); HARLORE: Zarautz, hc melodikoa)
8,00 euro (Kafe Antzokia). Txarteldegian: 10,00 euro.
Dagoeneko dena entzun dugula eta ezerk harritu ezin gaituela uste genuenean, Donostiako Samar taldearekin egin dugu topo. Izen horren atzean mundu desberdinetatik datozen bost musikari ezkutatzen dira. Eskarmentu handia dute musikaren hainbat alorretan (zinema, inprobisazioa, sustraietako musika) eta kolore anitzeko soinuak dakarzkigute, inolako konplexurik gabe.
Pascal Gaignek (gitarra elektrikoa, ud-a, berinbaoa eta vocoder-a), Javier Areak (bateria, gonga, darbuka eta d’jembe-a), Ritxi Salaberriak (baxua), Iker Telleriak (perkusioa, panderoa, darbuka, pailak eta bateria) eta Iban Nikolaik (didgeridoo-a) jotzen duten musika honela deskriba genezake: Folk eta World Music-aren arteko nahasketa moderno bat, alternatiboaren esparruan kokatzen dena. Batzuetan kutsu landatarra du eta beste batzuetan hiritarra; zenbaitetan Jazz edo Reggaez beterik dago, eta beste batzuetan, aldiz, Teknoz edo esperimentazioz.
Flamenkito-rumba-bossa, Bartzelona
www.myspace.com/larumbe