entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2008 05 24
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • AUDIENCE 24:00 Kulturgunea Markina-Xemein

  • ACIDO C + THC + dj Alain Elektronische 24:00 3.60 Aretoa Bergara

    Funk House festa

  • IMUNTZO ETA BELOKI 23:30 Plaza Anoeta

    Dantza demonio!

  • EL PUCHERO DEL HORTELANO 23:00 3.60 Aretoa Arrasate

    www.myspace.com/elpucherodelhortelanooficial

  • Zea Mays + Deabruak Teilatuetan 22:30 Plateruena Durango

  • Umama 22:30 Bonbereneako futbol zelaia Tolosa

  • Los Karatekas + La Lengua de Trapo + Sorkun & Vicepresidentes 22:30 Euskal Herria Pe Burlata

    Maiatza Rock

  • SUPAGROUP 22:30 Gaztelekua O

    5 euro
    Zer egin dezakete Anchoragen, Alaskan, jaiotako bi anaiak (Chis eta Benji Lee), ama etxean sartzen ziren Rock'n'Roll disko guztiak erretzen zizkien mendekostear predikatzailea zutenak? Argi dago: bekatuaren hirira alde egin, New Orleansera, alegia, eta han talde bat osatu rockaren eragin garbi, nabarmen eta berezienak dituena, eta erdi-mendebaldeko taberna zulo ziztrin guztietan jo eta ke aritu etengabe. Ama, noski, ez dago batere harro bere semeekin.
    Supagroup talde handia da, etiketarik gabekoa. Antzinako rock talde baten itxura du zentzu guztietan, bai taldearen osaketan (laukote klasikoa dira, Leif Swift baxua eta Michael Brueggen bateria lagun dituzte eta), bai soinuan (zakarra, bortitza eta amorratua, sutan dagoen balbularen usaina dariola), eta bai beren abestien gaietan: "Screwing, rocking and drinking...or drugging" (beren hitzetan).
    Gero eta jarraitzaile gehiago biltzen zituzten tabernetan gaiak landuz joan ondoren, Foodchain Recordsek basapizti horiek otzandu eta estudio batean sartzea lortu zuen, eta han grabatu zuten estreinako diskoa, hain kritika onak jaso zituena. "Jakin badakigu guk saltzen ditugun disko kopurua ez dagoela kazetariek gutaz diotenaren arabera, gurekin oheratu nahi duten jarraitzaile kopuruaren arabera baizik".
    Beraiek argi dute. Orain, rockaren elizako predikatzaile hauek beste disko bat atera dute: "Rules". Zuzeneko emanaldi batean grabatuta dago osorik, eta, hala, taldearen indarguneak nabarmendu eta beren soinua latzago eta basatiago ageri zaigu, latzago eta basatiago izaterik baldin badago.

  • TERRORISTARS + EL PASO KILLERS + MEDUSA 33 22:00 Edaska aretoa Barakaldo

    8

  • WILLIS DRUMMOND 22:00 Ttattola gaztetxea Hazparne (Lapurdi)

    2007ko urtarrilan lehen diskoa atera eta gero, Iparraldeko taldeak 50 bat konzertu eman ditu Euskal Herrian, baita Franses estatuan eta Belgikan lana aurkezteko, leku guzietan kritika ona sortuz zuzenekoari dagokionez. Hazparneko konzertua izanen da azken aukera taldea ikusteko momentukotz, Iparraldean ezbaitute berriz joko urria arte. Sartzean aldiz, aurkezpen "tour" bat antolatua izanen da Euskal Herri osoan, baita Europan, haien bigarren lana aurkezteko. "Willis Drummond" disko eponimoa irailan kaleratuko da azkenean, Karlos Osinaga-k grabaturik (lisabo, sorkun, kuraia, borrokan, etab...), eta BIDEHUTS labelaren bidez.

  • BOOGIE VAN + LADY BANANA 22:00 Caf Eibar

    http://www.myspace.com/laboogievan
    http://www.myspace.com/losladybanana

  • THE ZEPO 22:00 Txosna gunea Urnieta (Gipuzkoa)

    Rock and rolla eta rock kaletarra

  • Junkyard + The Soulbreaker Company 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    Aurresalmenta: 15,00 euro (Kafe Antzokia eta Ticktackticket). Txarteldegian: 18,00 euro. Junkyard taldeak fideltasunez hartzen du AC/DC, Lynyrd Skynyrd edota Aerosmith moduko taldeen oinordetza. Motley Crue sortu ziren leku eta une berean sortu arren Junkyard taldeak ez zuen izan garaian hauek izandako ospea. Hala ere talde hauen ondoan hazi arren beren musika Supersuckers edota Social Distortion moduko taldeen alboaan koka dezakegu. Horregaitik esan dezakegu Junkyard sleazy-rock mugimenduak eman duen talderik indartsuena eta gogorrena dela. 1.988an Chris Gates The Big Boys Texaseko punk-rock talde batean ari zen jotzen, baina haratago joateko zituen gogoek talde berri bat sortzera bultzatu zuten Max Gottilieb, Clay Anthony, Jon Howard y Brian Baker lagunekin batera. Horrela sorteen da Junkyard, bere lehen diskoa “Junkyard” izan zelarik, 1989an argitaratua eta Tom Werman-ek ekoiztua, bertan kolaborazio ezberdinak azaltzen ziren, kasuan kasu Earl Slick –David Bowieren kitarrajolea-, Duane Rolland (Molly Hatcher) eta All Kooper. Taldea lehen aldiz izango da Euskal Herrian. Estatuan eman zuen kontzertu bakarra Jerezko Serie Z jaialdian izan zen izugarrizko arrakasta lortuaz.

    The Soulbreaker Company-k iada 5 urte inguru daramatza penintsulako eszenatokietatik eta urteurren hau beraien bigarren diskarekin, "The Pink Alchemist" ( 2008, Alone Records ) bateratsu izango da. Bidean "Hot Smoke & Heavy Blues" ( 2005, Last Recordings ) diskaren argitarapena, kritika ezinhobeekin estatuko aldizkari guztietan, eta estatu osotik emandako bolo ugari geratzen dira. Azken hauen artean zehaztu ditzakegu Mother Superior, Ragin Slab edota The Steepwater Band-ekin emandakoak eta 2005-eko Azkena Rock jaialdian emandakoa. 5 urte hauetan taldea nahikoa aldendu da hasierako doinuetatik eta gaur egun, 70. eko hamarkadako Heavy Rock-ean oinarriturik, dizdira psikodelikoak eta zapore sure

  • DEVORADOS POR EL ODIO, SUSPENDERS, SKARFACE 22:00 Jai gunean Alonsotegi (Bizkaia)

    ARRAZAKERIARI TXARTEL GORRIA ERAKUTSI. Akanpatzeko lekua, txosnak, dutxak...

  • MUCHACHITO BOMBO INFIERNO 22:00 RockStar Live Barakaldo

    15 / 18 euro

  • DR. SAPO 22:00 Bilborock Bilbo

  • Hotel + Layo Raser + Borrokan 21:30 Iurrita lokala Oiartzun

  • elNIDO + TOM BOYLE 21:30 Xurrut pizzeria Gorliz

  • Madee + Simca + The Brandy Hips 21:30 Mogambo Donostia-Trintxerpe

  • Anestesia 21:00 Vertigo rock Ermua

    Vertigo rock (Ermua)

  • GRIS PERLA + EXODO + 16 VALVULAS + AIRLESS + LOS COJONES + CARLOS CREATOR + P.E.S.C.H. 21:00 Jaiak Cruces (Bizkaia)

  • aqme + pjm 21:00 Atabal aretoa Biarritz

    16 / 12 euro
    metal frantsesa

  • ELFO NEGRO + CRIATURA + PATEANDO PORKERIA 20:00 Izar Beltz Ateneoa Bilbo

    ELFO NEGRO (Bilboko rockin hardcore-ren itzulera bi urtez geldi egon ostean)
    CRIATURA (Zaragozako taldea "Verde" disko berria aurkeztera dator)
    PATEANDO PORKERIA ("La revoluci

  • Krimen Y Kastigo + Dentadura Postiza + Anarkosis 20:00 Gaztetxea Gasteiz

    3

  • Bihotz Bakartien Kluba 19:00 Kultur Etxea Faltzes

    www.myspace.com/katamalo
    Bihotz bakartien kluba 4 kontzertuko bira egiten ari da Nafarroan. Hau bigarrena da.

  • LANDETXAKO GAZTE JAIAK 16:00 Landetxa auzoa Irun

    Datorren larunbatean, hilaren 24a, Landetxako jaien (IRUN) bigarren asteburua ospatuko da, auzoko gazteek antolatua. Arratsaldetik hasi eta goizalderarte adin guztietako jendearentzako egitaraua aurkeztu dute Irungo gazteek.

    Arratsaldeko lauetan ekingo diote egunari haurrentzako jolasekin, pailazoekin eta Jaxenolaf malabare taldearen animazioarekin. Aldi berean barrikoteari emango diote hasiera, bertara gerturatuko diren gazte eta guraso guztiei zuzendua.

    Seietan hasiko dira arratsaldeko kontzertuak; bertan Irungo Eutsi eta Hondarribiko Inoiz ez! taldeak izango dira entzungai. Kontzertuak arratsaldeko 8ak arte iraungo du eta orduan anzerki eta parodia saio bati ekingo diote gazteek.

    21:00etan hasiko da bertso-afaria, Egoitz Zelaia, Xamoa eta Silveira bertsolariekin. Afaria zazpi eurotan jarri dute gazteek eta txartelak aldez aurretik erosteko jarri dituzte Landetxako Otazpi eta Itzala tabernetan eta Moskuko Hazia eta Sunbilan.

    Gaueko Kontzertuak 23:00tan hasiko dira. Bidasoaldeko Luz de Putas, Gasteizko Kodigo Norte eta Karelean Zarauztarrek jarriko dute musika gauean.

  • KULTUR EGUNA + kontzertua 12:00 Mamariga Santurtzi

    12:00etan Auzotik Mamarigako Korala ibiliko da poteoan.
    14:30ean Zikiro Jana izango dugu Baztandik etorritako Zikiro-egileekin (Erratzu) Mamarigako Eskoletan.
    -Bazkarian Kultur Etxean izandako ikastaroen Power Pointa ipiniko dugu.
    19:00etan ERROMERIA izango dugu frontoian OLGETAN talde Arabarrarekin.

    21:00etan KONTZERTUA. LA GOSSA SORDA (PPCC) taldea SA

  • Bisai zehaztu gabe Gazte Olinpiadak Astigarraga

  • BOIKOT zehaztu gabe Santana 27 Bilbo

    Disko berria aurkezten

  • THE USKIS zehaztu gabe Elizalde Ibarrangelu (Bizkaia)

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.