Ongi pasatu nahi duzula? Garajea gustatzen zaizula? Hamazazpi disko dituen talde beteranoa entzun nhai duzula?
www.myspace.com/fleshtones
FOLK-Irlanda
Eleanor McEvoyk Irlandako izar-estatusa 1992an lortu zuen, Only A Womans Heart abestiarekin, agertu zeneko diskoaren izena (A Womans Heart izeneko antologia) iradoki ziona. Ordudanik irlandar musikaren historian gehien saldu den diskoa hau izan da, eta irlandar artista ospetsuenen lanak ere, esate baterako Van Morrison edota U2renak, itzaltzera heldu zen. A Womans Heart abestiak 10 disko salduenen zerrendan urtebete baino gehiago eman zuen.