TALDEAK:
Travis Brickle (bcn, punk rock)
The Bite (bcn, power pop)
Canterpillar Means Love (donostia, stoner rock)
THE DOGS OF THE BLACK FOOT taldeari buruz hitz batzuk:
Gasteizko tade hau 2004ko udazkenean sortu zen. Gasteizko beste talde batzuetan ibili edo aritzen dira; esaterako, Los Tornillos, Tangrader edo Obligaciones taldeetan, PunkRock indartsua egiten dute eta bere kontzertuetan erakusten da indar hori. 2005eko maiatzan izan zen bere debuta taula gainean Gatillazo eta Trangader taldeekin batera Gasteizko Gaztetxean. Hortik aurrera 30 bat kontzertu potente eman dituzte, gehienak Gasteizen, baina Gasteiztik kanpo ere bai: Portugalete, Laudio, Aretxabaleta, Urbina, Zaitegi, Soraluze, Saturraran, Motolarre jaialdian, Zaragoza, Bartzelona (Magic Rock&Roll Clubean) eta Sabadellen (Seattle aretoan) hain zuzen ere.
Bere lehenego CD 11 kantarekin Amphetamine Republic Army Recordsek ekoiztua salgai dago jadanik: "Como una perra rabiosa".
www.myspace.com/thedogsoftheblackfoot
12 / 15 euro