blues, Donostia
18/20
Oi! Meeting
15
5
Sarrera: 7 euro
Salmenta puntuak:
BIARRITZ: Eki Denda, Turismo Bulegoa.
BAIONA: Elkar Megadenda.
DONIBANE GARAZI: Kalaka ostatua.
HAZPARNE: Xuriatea ostatua.
Rocka
www.lendakaris.com
Marah gaur egungo rock&rolla zuriaren talderik esanguratsuena bilakatu da. Beren estreineko diska orain dela 10 urte plazaratu zuten eta geroztik asko eta asko izan dira taldearen jarraitzaile bilakatu direnak. Zergatia? Bada, gaur eguneko rock eszenan oso talde gutxi dira Filadelfiako taldeak azaltzen duen fideltasuna erakusten dutenak, egiten duten musikarekiko fideltasuna eta fedea. Denbora gutxian Steve Earle musikariaren zigiluak harrapatu zituen, azken hau taldearen musikarekin liluratuta geratu zelarik. Azken belaunaldi honetan 6 disko luze grabatu dituzte, rock&roll musikaren historian bere lekua izango duten kantuak. Bere lan berria Angels of destruction deitzen da eta taldeko buru den David Bielanko guztiz indarberrituta dator. Taldearen kontzerturik hoberenak oraindik etortzeko daudela dio. Alkoholarekin izandako arazoak alde batera utzi ondoren bere abesti berriekin erabat murgilduta ibili da. Bruce Springsteen-en talde kuttuna diren Marah taldea berriz errepidean ditugu. Euskal Herrian zaletu ugari dituzte, horren adibide dira azken aldian eman dituzten kontzertu gogoangarriak dira.