A: 13,00 euro. (Kafe Antzokia). T: 15,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 7,50 euro.
Dayna Kurtz kantaria ez da musika mundura bat-batean etorri den emakumea. 10 urte baino gehiago daramatza publiko aurrean bere abestiak ezagutarazten. "Errepideko animalia" bat bezala definitzen den kantaria da Dayna, azken hamarkada Estatu Batuetako taberna eta areto txikietan jotzen ibili delarik, lagun bakarra bere kitarra eta bigarren eskuko kotxe bat izan dituelarik. Taberna giroan heldutako kantaria da, mota ezberdinetako publikoaren aurrean jo duelarik. Bakarka jotzen ibiltzeaz gain Chris Whitley, Richie Havens, B.B, King eta Ladysmith Black Mambazo moduko artistekin ere jo izan du. Guzti honetaz gain azken mendeko musika ezin hobeto eraskuten duen arrazoi nagusienetarikoa tradizio baten jarraitzailea delako da, non Billie Holiday, Betty Carter edota Nina Simone moduko jazz kantarien berotasuna daukalako da, Bessie Smith moduko blues artisten tradizioari heltzen diolako edota Aretha Franklinen soul doinuak maite dituelako. Guzti honekin batera berea du ere musika janzteko duen tonu dramatiko berezi hori, non Tom Waits eta Marianne Faithfull moduko kantarien pare azaltzen den. Hitzei dagokienez hor dago Suzanne Vega edota Leonard Cohen zein Jeff Buckley edo Van Morrisonek irekitako bidea.Lehen aldiz izango da Dayna Kurtz Kafe Antzokian bere taldea lagun duelarik. Hirugarren disko berria den "Another Black Feather" lana aurkeztuko du. Bertan folk, rock eta country doinuak berezkoa duen eran uztartzen ditu. Aukera berezia kantari handi bat gurean ikusteko.