entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2007 11 15
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • MAMBA BEAT 22:00 Ateneoa (Arriola) Elorrio

    Jazz

  • Anestesia + Ost 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    A: 6,00 euro (Kafe Antzokia). T: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.

    Udazkenarekin batera, urtero-urtero kultur ekitaldi mordotxoa prestatzen du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Udagoieneko ostera izenpean. Oraingoan Bilbon Anestesia eta Ost taldeak arituko dira eta Ondarroan Ander Lipus "Hala mintzatu zen Zappatrusta" antzezlana aurkezten.

    Aurten Anestesia taldearen buelta ikusi dugu, Euskal Herrian dugun muturreko rock doinuak jorratzen dituen talderik esanguratsuena. 18 urteko ibilbidea duen taldea da eta hainbat disko esanguratsu plazaratuak. Taldearen etorrerarekin batera "Terapia" diskoa plazaratu dute, beren ibilbideko bostgarrena, hardcore eta trash metal doinuez hornitua. Taldearen buru Mikel Kazalis aurkitzen dugu, berau 1988an Zarautzen hasten da Estigia taldearekin, urte berean sortzen duelarik Anestesia taldea. Urte batzuk beranduago Fermin Muguruzak gidatzen zuen Negu Gorriak taldean sartzen da eta bertan taldearen bukaerarte egon da baxujole moduan. Anestesiaren disko berria Tolosako Bonberenea Ekintzak diskoetxeak plazaratu du eta lan berri honetan taldeak berezkoa duen estiloaren erakustaldi berri bat egiten du, non doinu bortitzak pasarte lasaiagoekin ere uztartzen direlarik. Azken boladan ikusi den moduan Euskal Herrian eman dituzten kontzertuetan lorturiko arrakasta haundia izan da, areto eta plaza ugari lepo bete dituztelarik.

    Ost taldea 1995ko udan jaio zen. Beren lan berria aurtengo martxoan kalerat dute "Ostinato", Baga-Biga etxearen eskutik.

  • ANNUNAKI REVENGE + GIVING CHASE 21:00 Putzuzulo gaztetxea Zarautz

    ANNUNAKI REVENGE neocrust indartsua amurriotik. europar birako lehen kontzertua
    GIVING CHASE philadelphiatik, Pennsilvaniatik datorkigun taldea, lehen europar bira eta hc old school zuzena eta amorratua)

    4 EURO XIXTRIN
    21:00tan PUNTTUAN (23:00tako bukatuko baita)

  • THE OCEAN + INTRONAUT + NAHEMAH + LOAN 20:30 Plateruena Durango

    12

  • ATOM RHUMBA 20:00 Kursaal Auditorioa Donostia

  • NOFX + The Loved Ones + TAT zehaztu gabe Rock Star Barakaldo

    90eko hamarkadan loraldia izan zuen hc melodikoaren talde esanguratsuenetakoa berriz Euskal Herrian. Egia esateko, "Punk in Drublic" gisako diskoak egin zituen taldearen pista aspaldi galdu genuen.

  • Mikel Erentxun + Shuarma zehaztu gabe Kultur Leioa Leioa (Bizkaia)

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.