Lutxana-Erandioko eskoletan 'Azaro Kulturalen' ekitaldien barruan.
15
Disko berriaren aurkezpena
Soul, funk, bogaloo & 60s Dantzari eutsi!!!
Montreux-eko (Suitza) festibalean "Machoire d'Or" sari ospetsua eman zioten. Euskal Herrirako etorrialdi honetan, emanaldi bakarra egingo du.
Ahots eta kantu ederrak
5 euro
BARAKALDO ROCK NIGHT
18 / 21 euro + banaketa gastuak
5
5,00 euro (Kafe Antzokia, Power records eta bilbaorockcity) / 18,00 euro.
Jesse Malin New Yorkeko Queens auzoan jaio eta hazitako musikaria dugu. 90eko hamarkadan D Generation taldeko abeslaria izan zen eta handik gutxira bere bakarkako bideari ekin zion.
Konposatzaile eta abeslari aparta, bere bertuterik handiena istorioak kontatzeko duen trebezia da, kaleko istorioak, egunerokotasunean murgiltzen diren jende eta gauzen joan etorriak.
Bilbon bere taldearekin aurkeztuko duen disko berria Glitter in the Gutter da eta lan honetan itxaropenari eta irrifarrari abesten dio, beti aurrera jarraitu beharra dagoela adieraziz.
Beren abestietan pertsonaia ezberdinak azaltzen dira eta lan honetan Bruce Springsteen bera eta Ryan Adams aritu dira pare bat abestitan. Izen handiko kantaria, lehen aldiz gurean.
Rock & roll eta punk doinuak!
Noaua! Kultur Hamabostaldia.
18/22
Sarrera: 5
Decapante - Madril Rock esperimentala
Picore - Zaragoza Avantgarde rocka
Mamut - Irun Electro rocka
Decapante - Madril Rock esperimentala
Picore - Zaragoza Avantgarde rocka
Mamut - Irun Electro rocka
Jam irekia
Konfirmaturiko musikariak:
LALO- armonika (hash, flying rebollos)
KOLDO- armonika (tupanca corral)
FRANK- BAKOA BLUES gitarra eta armonika (bar-bako blues)
AUGUSTO- gitarra, teklatua eta perkusioa (un pie en el blues, katxarrada)
PEDRO DE LA OSA- gitarra (gris perla, MDH, bulldozer)
Doan!
Taldekideak:
I
10
5 euro
David Thomas Broughton bidea urratuz joan da jendearen eta kritikarien artean iaz Espainian lehenengo aldiz jo zuenetik Tanned Tin aretoan. Gitarra eskuan, pedal batzuk ondoan, bere ahots bereziari eta itxura harrigarriari esker ikusle guztiak bereganatu zituen autore sentsibilitatearen eta masen idolo baten jarioaren nahasketa erakargarriari esker. Efektu sutzar batek irentsitako kantu akustikoak. Azken lanean David Thomas Broughton vs. 7 Hertz (Acuarela, 2007), britainiarrak 7 Hertz talde esperimentala izan du lagun musika inprobisatuko saio baten grabaketan, suak bigundutako beira bezala desitxuratutako poesia.
Arborea: Maineko iparraldeko lekuren batetik Shanti eta Buck Curran anaien gitarrak entzuten dira urrutira. Beren melodiek britainiar folk tradizioa eta appalacheen erritmo primitiboak nahasten dituzte lokatza eta liztor kutsua duen nahaste batean, Wayfaring Summer diskoaren adarretan trabatutako banjo eta tinbalen usaina duen katramila batean. Wayfaring Summer diskoa (Summer Street diskoetxea, 06) lurpean zegoen taupadaka, bidezidorretara zihoan arrasto ahul bat uzten, desagertzeko asmoz. Izan ere, akorde fin bakoitzaren atzean, hitz zorrotz bakoitzaren atzean, badirudi herri oso baten iragana dagoela, xuxurlaka eta dei egiten ari dena, beste bizitzara ihes egiteko aukerari egiten zaion dei bat bezala.
Remate musika klasikoan hezitako musikaria da galtza motzak eta galtzetin luzeak zeramatzanetik. Lehen heroia emakumezkoa izan zuen, piano irakasle bielorrusiarra, iharra bera; hark erakutsi zion nola egon orduak eta orduak pianoa jotzen, eskumuturrak minberatu gabe. Bigarren heroia gitarra irakaslea hegoafrikarra izan zuen, kalpar kiribilduduna; gitarra jole ona izan nahi bazuen gorputzaren jarreraren garrantziaz jabearazi zuen hark. Hainbeste aitzinsolasen ondoren antiheroi bihurtu zen Remate, mugarik gabeko singer-songwriter-a: folk musikatik bluesera, rocketik gospelera, countrytik popera, beti eraginak merezi egin behar direla eta estiloa beste estilista batzuk aipatzea baino gehiago dela dakienaren anbizioarekin.
12:00-12:30 Karparen aurkezpena
12:30-14:00 Aritz Sound System
19:00-22:30 Mulambo batukada taldea + Aritz Sound System + break dantzariak
Gastezulo aldizkariak karpa ibiltaria antolatu du. Gastezulo Sound System izena jarri diote eta Euskal Herriko hainbat txokoetara eramango dute karpa.