GABRIEL ARESTI EUSKALTEGIA 25 URTE OSPATUZ
Aurresalmenta: 6,00 euro (Kafe Antzokia).
Txarteldegian: 8,00 euro. Zenbat Gararen LAGUNAK: 4,00 euro.
Urkamendi Blues" izenpean kaleratu du berriki Sexty Sexers Berako taldeak bere bigarren diskoa. Urtebete pasa da aurrekoa martxan jarri zutenetik eta kontzertu piloa eman ondoren, sendotu egin da banda hard-rockaren autobidetik barrena. Gitarrak eta erritmo indartsuez jantzitako testu garratz eta errealistak botatzen dituzte bere kantuetan. Nafarroako harrobiak eman duen azken emaitza dira. Kontzertu ugari eskaini dituzte Euskal Herriko luze zabaletik eta kanpotik.
Punk-rocka eta hardrockaren ispiritua ederto nahastuz zuzeneko sutsuak eskeintzen dituzte aspertzeko betarik utzi gabe. Horren adibide ezin hobea da joan den Azkena Rock Jaialdian emandako kontzertu arrakastatsua edota Entzun! aldizkariko azalean agertzea apirileko zenbakian.
Eurekin Iparraldeko Willis Drummond talde interesgarria arituko da.
BLOGSTIVAL JAIALDIA
Doako sarrera