Doan
Estiloa: ska eta reggaea
Sarrera: 5,00 euro. (Kafe Antzokia).
Zarauztarrak izan arren, Bartzelonan dute gotorlekua Delorean taldeko lau lagunek. Hardcore musika jorratzen zuten taldeetan eman zituzten lehen urratsak musika munduan hamabost- hamasei urte zituztenean, eta eragin hori, zeharka bada ere nabari da gaur egun egiten duten musikan. Gerora, musika eragin berriei toki egin eta beste zentzu batera bideratu zuten taldea. 2002an estreinatu ziren "Silhouettes" izeneko diskoarekin eta dagoeneko laugarren lana aurkezten ari dira zuzeneko emanaldietan. Bartzelonako B-Core zigiluarentzat sorturiko "Into the Plateau" izeneko lan mardula da taldearen azken emaitza eta lan honekin bila zabiltzan soinua lortu dutelakoan gaude. Euskal Herrian apurka tokia egiten ari diren honetan, sona handia lortua dute jada Alemania, Mexiko edo Europatik barna eginiko kontzertuetan. Rock musikatik abiaturiko dantzarako musika sortzen dute lau musikari euskaldunek, zeinarekin hankak geldirik edukitzea ezinezkoa izango zaizuen. Kristalezko bola biraka hasteko prest dago!
Le Noise taldea aurtengo 19. "Bilbo Hiria" pop-rock lehiaketaren irabazleak dira. Uda ondoren beren estreineko lana izango dena aurkeztuko dute. Taldea duela 5 urte inguru Bilbon sorturtzen da eta bere musikan filme askotako irudi zein soinu banda ezberdinen etorria hartzen dute oinarritzat, hemendik abiatuta ikuspuntu estetiko-musikal berezko bat lortzeko, beti ere rock musika bere osotasunean harturik. Giro eta atmosferak sortzea gustoko dute eta salbuespenak salbu Audience edota Lisab