entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Agenda / 2007 08 17
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Agenda

bidali zure berria Bidali zure kontzertua
Aste osoa ikusi
  • Lagartija Nick + Texas Terri Bomb! 22:00 Kafe Antzokia Bilbo

    Sarrera: 15,00 euro (Kafe Antzokia eta Power records).

    Texas Terri emakumea aski ezaguna da musikaren munduan. Iggy eta Mick Jagger-ekin konparatu izan dute. AEBetako produktore ospetsu batekin grabatu du bere azken lana eta jende ezagunak hartu du parte (MC5-ko kideren bat...). Argi dago baduela eskarmentua, baina jende askok beste mugida batzuengatik ezagutzen du, arropa kentzeko duen zaletasunarengatik, esaterako. Euskal Herrian zaletu ugari dituen kantaria da bera. Oraingoan Bilbora hurbiltzen da taldearekin rock'n'roll doinu biziak zuzenean jaurtitzeko. Zuzenean inoiz ikusi ez duenak sorpresa haundia eramango du taldea eskenatoki gainera igotzen denean. 70. eta 80. hamarkadako rock doinuak garage estiloarekin batzen ditu Texas Terri kantariak eta bere taldeak. AEBatuetako rock eskenaren barruan izen entzutesua da bere eta munduan zehar egin dituen birak ere ugariak dira. Bilboko Aste Nagusiari hasiera ezin hobea emateko aukera!.

    Lagartija Nick taldea espainieraz egiten den rockaren oinarrizko izenetako bat da. Granadatik, Antonio Ariasek eta bere bidailagunek gogora dezakegun ibilaldi pertsonal, klasifikagaitz eta berezienetako bat garatu dute. Euren izena Bauhausen konposizio batetik hartu zuten, eta 90. hamarkadaren hasieran euren izate esperimental eta berritzailea erakutsi zuten, "Hipnosis" edo "Inercia" bezalako diskoekin, rock ezerosoenetik edo zientzia edo fikziozko narratibatik edaten zutenak.

  • Makala Banda zehaztu gabe Peine de los Vientos eszenatokia Donostia

    Donostiako Aste Nagusia

  • Lisab zehaztu gabe Mosku plaza Irun

    Moskuko Jaiak

Bidali zure kontzertua
Nork bidaltzen du
Kontzertua



edo
Bidali kaptxa

bai, ezagutzen dut datu erabilpen politika eta onartu.