Latin soul funk
Aukera bakana izango dugu datorren uztailaren 25ean Zarautzen bi musikari hauen emanaldia entzuteko, gaueko 23:15etan Munoa plazan.
Ben Monder, New York-eko gitarrajole haundia, Ruper Ordorikaren azken diskoetako gitarra bakarlaria dugu. Egunotan ospatzen ari den Zarautzko Nazioarteko Jazz Mintegira irakasle gonbidatu bezala etorria da eta aukera probestuz, Zarauzko Mintegiak kontzertu bat antolatu du bi musikariekin.
Kontzertua oinarrituko da aurten Ruper Ordorikak darabilkien emanaldietan, bere azken diskoa "Memoriaren Mapan" kantuekin eta Jon Piris kontrabaxujolearen laguntzarekin.
Ben Monder-en gitarrak asko zabalduko du esparrua eta inprobisazio tarteak gehituko. Emanaldi bakan honetan Ruper Ordorikaren sasoi ezberdinetako kantuak entzun ahal izango dira eta baita Ben Monder beraren piezak ere.