20:00ak arte
Jamaikar musikaren garai desberdinak arakatuko dituzte. Lehen zatian doinu zaharragoak (70. hamarkada bereziki; rockers, toaster, e.a.) eta ondoren gaur egun egiten den reggaera iritsiko dira (new roots, dancehall, e.a.); musika elektronikoarekin egiten diren gauza berrienetatik pasatuaz (drum & bass, dub, e.a.). Mikrofonoa zabalik egongo da.
Maiatzaren 11n Bob Marley-ren heriotzaren urteurrena bete da (26 urte). Hori dela eta, Hernanin Reggae sound system topaketa antolatu dute. Donostiako Revolutionary Brothers eta Hernaniko Aritz Sound System Urbieta kaleko kioskoan elkartuko dira gustukoak dituzten jamaikar doinuekin homenaldi xumea eskaini asmoz. Revolutionary Brothers Donostiako Unai eta IKer anaiek osatzen dute eta urteak daramate ilusio handiz jamaikar doinuak zabaltzen. Aritz Sound System berriz, Selektah Kolektiboko ikdea, jamaikar dinuetaz gain, musika beltzaren gainontzeko adarrak lau haizeetara zabaltzen urteak daramatza eskura dituen tresna desberdinekin (irrati saioak, prentsa idatzia, e.a.)
Hainbat kontzertu, tartean Kerobia...