Hiru taldeek beren disko berriak aurkeztuko dituzte.
Ondoren, Salda Badago dj-en saioa! Musika estilo guztiak batean, beti ere dantzan ibiltzeko. Zapatilak ongi lotu: punk, 60s beat, euskal rockanrola...
A: 10,00 euro (Kafe Antzokia, Power Records). T: 12,00 euro.
Bartzelonako Standstill taldeak "Viva la guerra" diskoarekin datorkigu. Euskal Herrian emango duten aurkezpen kontzertu bakarra izango da. Aurretik Basauriko Simca taldea izango da, hauek ere lan berria aurkezten.
Kirmen Uribe eta Piztiak orain dela 20 urtetik elkar lanean aritu dira. Lehenengo Tu-k taldearekin eta gero Piztiak-ekin, kirmen partaide bat gehiago izan delarik bere hitzak eta ideiak jarriz. Emanaldi honetan bien arteko ibilbidean sortutako hainbat abesti joko dituzte.
8 / 10 euro
Eibartarrak beren lan berria aurkezten ari dira Klub-A. Zuzeneko majua daukate gitarrista irribarretsuarekin. Beren bi lanetako abestiak jotzeaz gain, EH Sukarra taldeko bertsioren bat ere sartzen dute.
-
MH Gipuzkuar gaua!!!