mmm!
Prezioa: 6 euro
Memoriaren Mapan Ruper Ordorikaren lan berria dugu. Oroimen eta itsasiko zaizkigun kantu biluzi eta balsamikoen bilduma bat.
Artifiziorik gabe. Gitarra eta ahotsa. Memoriaren Mapan bada ere tour de force bat,ausart jokatuz kantuak bere horretan agertzen zaizkigu. Natural. Bata bestearen atzetik uneak, tokiak, maitasunak, galderak, minak agertzen zaizkigu. Antzinako disko haiek grabatzen ziren moduan egina, baina berri, jada egiten ez diren disko horietako bat.
Kantuak musika eta hitza izaten du. Musikak aipatu bezala Ruper Ordorikak sortuak dira eta hitzak, guztiak, Joseba Sarrionandiak. Ineditoak. Goian aipatu gaiak eta gehiago landuz, maisuki, belaunaldi oso baten diskoa, belaunaldi askorentzako testuak, bilatzeari buruzkoak, amodioaren ingurukoak, ternurari dagozkionak, lekuaren garrantziari buruzkoak...hainbat.
BERTAN BEHERA GELDITU DA ESTATUAN BARRENAKO BIRA OSOA!!!
Pete Doherty elementuaren banda da hau, bai, elementua esan dugu.
20