15:30tan, Haurtzaro ikastolatik, (5. gunetik) Sagarbistiraino (6.
guneraino) kamioi ibiltaria Bad Sound System taldearekin.
17:30tan 6. gunean: KALAMITY taldea (PKUko kideekin).
OHARRA:
Kilometroak 2006 dela eta, Oiartzungo gazteria bildu da: Kataxulo, Iurrita eta Arraguako Goiko Eskola gune okupatuan ibiltzen garenok KMK
2006erako gure aportazioa egiteko asmoarekin.
Hau da lehenengo aldia 3 guneak biltzen direna eta hurrengo egitaraua
osatu dute Oiartzungo kilometroari begira.
Aipatzea ere bai KMK06
antolatzaile, Musik Herria herri disketxea eta Oiartzungo musika taldeekin
elkar-harremana izan dutela guzti hau antolatzeko.
Kilometroak
Horren ezagunak ez diren kanta euskaldunen moldaketak entzun ahal izango dira bertan, eta baita beraiek sortu berri duten kantaren bat. Bi ahots gozo, gitar soinu eztiak, pianoa eta trikitixa uztartuz nahasketa bitxia lortzen dute hiru euskaldun hauek.
Info gehiago: www.itzalak.com