Jatorrizko bi taldekiderekin.
6 euro
YELLOW SWANS Oaklanden bizi den bikotea da (Kalifornia, AEB). Taldea Pete Swanson eta Gabriel Mindel Salomanel osatzen dute (biak esperientzia handiarekin mendebaldeko kostako banda ilunetan). Inprobisatzaileak dira. Tresna elektriko eta elektronikoak erabiltzen dituzte eta soinua eraiki/berreraikitzen dute musika koordenada desinibitzaileen bidez: hardcore, dub, Death Metal, Hip Hop, zarata, jazz, folk-aren bidez eta, batez ere, sortzeko askatasuna ahalik eta gehien erabiliz.
Beren abestiak scene noise-en alderdi industrialetik (Swans, Coil, Throbbing Gristle...) abiatzen dira, ondoren ikuspegi rock antzekoagoa eta tribalagoa emateko, zuzenean ematen dituzten emanaldi berezietara ongi preparatuta ez doanari min emateko modukoak badira ere, bihotzera eta oinetara apuntatzen dutenak, nolanahi ere. Kritika onak izan dituzte hedabide prestigiosoetan, adibidez, Pitchforkmedia.com deritzonean, erritmo analogiko eta digitalen, tresna tradizionalen eta berek egindako beste tresna batzuen konbinaketa gauza da mundu hiritar garaikideko basakeriarako soinu banda perfektua sortzeko, argi eta metal sorta bat, kontzertuan zurrunbilo kutsakor bihurtzen dena. Bikotearen lehen europar bira da, eta "Dreamed" iaz atera zuten laneko abestuak aurkeztuko dituzte, abesti lazgarriak, torturatuak, jariakorrak eta tonu zaratatsuez betetakoak.
-