Kuraia hasiera batean behin-behineko egitasmo bat bezala aurkeztu zen, disko eta bira bakar bat. Halere eta azken urte eta erdian bizitako esperientzia positiboak bultzaturik jarraipena grabaketa berri bat eta honen ostean etorriko den birarekin ematea erabaki dute. Lehendabiziko disko zein kontzertuek izandako erantzun aparten ostean artega itxaroten dugu beraien kantu sorta berria. Intentsitatea, sendotasuna, indarra, izerdia...