entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Urko Ansa 2013-6-15

Kafe Antzokia (Ondarroa) Joseba Tapia

Joseba Tapia bandarekin. Argazkia: Urko Ansa. Joseba Tapia bandarekin. Argazkia: Urko Ansa.
Joseba zuzenean ikusi gabe bi urte eta erdi egotea, gehiegi da. Eta, udaberriko gau honetan eskaini zigun errepertorioa garai hartako berdintsua bazen ere, Eta tira eta tunba diskoa (Zakurraren biolina, 2010) ia osorik entzutea beti da esperientzia bikaina. Argi dago egun ikusleak erakartzea oso zaila dela, eta Tapiaren bakarkako lana ez dago entzule handientzako egina, baina bere kontzertu batera joaten denak beti gozatzen du. Hala bada, gozatzeaz eta ondo pasatzeaz aparte, bigarren karlistadari buruz asko ikasten du.


Honela, eta Berria egunkariaren X. urteurrenaren barruan programatuta egonda ere, ikusle gutxi bildu ginen han. Gutxi, baina gustura, Anje Duhalde berbera ere ikusleen artean ikusteak arrunt poztu gintuen. Diskoaren ordena inola ere ez jarraitzeak berezitasun puntu hori ematen dio, emozio gehiago. Dena den, Konstituzio berriarekin hasi zen, diskoan bezala. Berehala harrapatzen zaitu bere musikak: saxofoia, tuba, tronpeta, jazpana eta, nola ez, eszenatokia guztiz betetzen duen tronboia; mardula eta indartsua, Tapiaren soinu berri horren eragile onenetakoa. Biba gu ta gutarrak, Ta gu gera (bere errepika itsaskor horrekin), Karlos etorri da-ta ikustera guaz (Horra hoien epistola-rekin lotu zuena)... Gozamen hutsa belarrientzat. Bandak sartzen duen martxa oso bizia da, musikari bikainez osatua (gero aipatuko ditugu izenak), eta Tapiaren akordeoia eta ahots bereziaz, nota zinez altuetara iristeko gaitasuna duena. Abestu eta bere instrumentua jotzeaz gain, Joseba showman handia da, guztiaren gainetik. Bere umore fina eta komentario zorrotzekin, orain apaiz karlista edo Donostiako baserritarren kontura barre egitetik, liberal-diruzale-peseteroetaz trufa egitera pasatzen da. Hau da, XIX. mendeko testu eta bertso haiek berreskuratu ditu, eta horietako gehienei musika ipini.

Gure herriaren historian egiten duen beste murgilketa sakon bat, beraz, eta honezkero badira mordoxka bat. Horra hoien epistola (apaizei buruz,

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.