Badu kasik 25 urte Sonic Youth pozoia sartzen ari dela poparen zainetan. 1988an Daydream Nation maisu lana atera zuenetik gainera, bere kargua ezin hobeki betetzen du, urtero dosi berri bat gehituz. Arnoetan bezala, gaur egungo Sonic Youthen diskoetan urte onak eta bertze batzuk txarragoak badira. Hori bai, disko bakoitzak taldearen unibertso bereziarekin bat egiteko parada eskaintzen du.
Murray Street ilunaren ondotik, zalantzarik ez, Sonic Nurse taldearen lan inspiratuetan kokatzen da. Hamar kantu berrietan zehar,