entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Juan Luis Etxeberria 2003

Happy songs for happy people Mogwai

Mogway, Post-Rock CD
Negar egiteko, sentimendu ezkutuak azalerazteko, bakoitzak bere bitxikeriak izan ohi ditu. Askok telebistan botatzen duten filmekin hasten dira negarrez gelditu gabe (La Orejarrak), beste batzuk txima luzedun punteoekin (Maidendarrak) eta beste batzuk malenkonia sorrarazten duen rock musika astun eta sendoekin. Hauei (ni barne) mogwaitarrak deituko diegu. Eskoziar talde honen azken diskoak, bere moduan, bide berriak irekitzen ditu. Betiko joan-etorriak badaude, lasaitasuna eta soinu eztandak, beti bezala gure gorputzeko ileak tente jartzeko modukoak. Baina orain, abesti lasaiek pop osagarri liluragarria daukate. Hau da aurrera jotzea: Bere bideari distira atera, eta soinuak xarma bihurtzea. Jo, berriz negarrez hasi naiz...
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.