Cadenas de odio
Hau bai marka. 20 urte gailurraren gailurrean, eta oraindik ere hasierako izpiritu berdina mantentzen dute. Kalitate bikaineko lanak argitaratzen jarraitzen dutelarik, urte guzti hauetan denetik pasatu dute: arrakasta azkarra, diskoetxe propioaren sorrera, jazarpen ideoligikoa eta zentsura... baina beti berean sinestu dute, eta fruituak begi bistakoak dira: estatu mailako talderik onenetako bat bihurtu ziren berehala, eta hala jarraitzen dute oraindik ere. Ikuslego multzo oso zabala daukate eta zentsurak Espainian oraindik ere ikusmin handiagoa izan dezaten besterik ez du lortu.
Gauzak honela,
Cadenas de odio izena duen lan berri bortitza kalean da jada.
Mala sangre, aurreko lanaren maila hain estratosferikoa izanik, afera gogorra zeukaten aurretik, baina lan berria oldarkortasun eta talentuz betea dago. Berebiziko abiaduraz hasten zaigu diskoa
Barrio oscurorekin, hirugarrena den
Contra las cuerdasen moduan. Taldearen alde hardcorezaleenaz gozatu dezakegu hemen, bere osotasunean.
Corruptos, bien artean geratzen dena, diskoaren onenetakoa da, eta S.A.ren abesti brutalen eta estribilo gogoangarrien bildumara pasatuko da, dudarik gabe.
Presunto culpablek tradizio horri jarraitzen dio, eta
Hipocres