entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Omero 2004-12-07

SPLIT 77 Lehena, oraina eta etorkizunaren isla

Split 77 Split 77

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joan den azaroaren 5ean Donostiako Altzako kultur etxean zuzenean izan genituen Split 77 beren lan berria, Mentura (Noizpop, 2004), aurkezten. Han izan ginen gu eta taldeak bizi duen momentu ona baieztatu ahal izan genuen. Zuzeneko sendoa, landua eta indartsua dute bizkaitarrek, eta tarteka David Bowie bezalako klasikoen moldaketak ere eskaintzen dituzte. Azken diskora ere, abesti berriez gain, Itoiz edo Joy Divisionen bertsioak inguratu dituzte. 80ko hamarkada bueltan dela pentsa dezakegun arren, Split 77-koak beti izan dira han, modaren biktimei aurre eginez beti ere. Aritz abeslariak erantzun dizkigu galderok. Taldeko doinuetara eta beste hainbat kontutara hurbildu gaituzte bere hitzek.
Menturak patuari erreferentzia egiten dio. Diskoari eman nahi izan diozuen kontzeptua islatzen al du?

Disko berezia izan da arlo guztietan. Hasiera batean, urtarrilean lehenengo bi abestiak grabatu genituenean ez genuen pentsatzen denborarekin disko bat osatuko genuela. Guretzat ere ezezaguna zen taldearen aurpegi bat ikusten genuen eta honek azkenean beste modu batez ezinezkoak liratekeen kantuak grabatzera bultzatu gaitu, taldekideok kolektiboki bateratzen gaituzten abestiak grabatu ditugu. Guretzat sormen iturriak dira Joy Division edota Nico bera eta ez genuen gure entzuleekin hau konpartitzeko aukera galdu nahi, ez da normalean talde baten ibilbide arrunt batean egiten den diskoa. Lan honek hurrengo diskorako prestatu eta aldi berean etorkizunaren ateak erakusten dizkigu, era batean gure hurrengo urratsak finkatzen ditu, horregatik Mentura.

Aurreko diskoarekin egin zenuten bezala, oraingoan ere Tio Pete estudioetan grabatu duzue Jose Lastrarekin. Nola joan da grabaketa? Bigarren diskoa izanik errazagoa izan al da?

Esan bezala, disko hau arlo guztietan berezia izan da. Antenna diskoa grabatzeko ia urtebete erabili genuen. Oraingo honetan zatika egin dugu lan. Bitxikeri moduan Joy Division-en Isolation kantuaren bertsioa eta gurea den Disconnect grabatzen hasi ginen. Egia esateko, taldearen bilakaerarekin zerikusi handirik ez zuten kantuak iruditu zitzaizkigun eta momentu horretan ez zitzaigun burutik pasa lan horri jarraipena ematea, beraz jarraipen falta hori estudioan eta lokalean sumatu dugu. Gainera, kasu honetan Jose Lastrak zenbait kantuetan berebiziko erantzukizuna hartzea erabaki dugu, taldeko partaide moduan. Isolation-en erremixa eta Osaka abestia estudioan prestatu ditu, eta betiko moduan estudioan grabazio eta ekoizpen lanean ibili da taldearekin.

Lehen entzunaldietan doinu elektronikoetara hurbilketa, dantzagarriak askotan, suma daiteke. Taldearen izaera eremu horietara luzatu duzue? Zer da elektronikatik interesatzen zaizuena eta bilatzen duzuena?

Doinu elektronikoak beti izan dira erreferentzi bat gure musikan, ez ordea dantzatzea, musikaren alde ludikora hurbiltzea. Antenna erritmo eta edukien aldetik oso disko astuna iruditzen zaigu urrunetik begiratuta. Antenna diskoak zuen
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.