entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Joxi Ubeda 2007-06-10

SAIOA

Saioa Saioa

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Kantu hunkigarriak bildu ditu Saioak Matrioska Heart bigarren lanean. Gozoak eta mingotsak. Bere erraietatik ateratako sentimenek gureak urratzen dituzte.

Legorretakoa (Gipuzkoa) da Saioa Garin kantaria. Aurreko lana bezala, Moonpalace Records zigiluarekin kaleratu du bigarrena.


Particular Land aurreko diskoaren bidetik aldendu gabe, doinu berriak bilatu dituzu. Zure ideiak eta sentimenduak adierazteko beste modu batzuk. Inspirazio iturri berririk izan al duzu?
Musikalki, Matrioska Heart-eko abestien hezurdurak Particular Land-en berdina izaten jarraitzen du, alegia, gitarra eta ahotsarekin egindako abesti biluziak dira. Baina oraingoan zerbait berria, originala gehitu nahi nien. Abestiei intentsitatea gehitu nolabait, eta horretarako akordeoia buruan nenbilen bueltaka. Gorka Hermosa akordeoilaria ezagutu, eta kolaborazioa egitea onartu zuen. Gauza bera gertatu zen Sexty Sexers taldeko gitarra jotzaile paregabea den Joseba Baleztenarekin ere; bere gitarra elektrikoaren soinuek intentsitatea sartu dute abestietan.
Hitzei dagokienez, segur aski, gai berdinak ukitzen ditut orain ere (bakardadea, maitasuna-maitasun eza, insatisfazioa, desioa,...) baina hitz eta metafora desberdinak erabiliz.
Halaber, musika aldetik entzun dudanak izan du eragina disko honetan; Beirut-en musikarekin (hainbeste akordeoi, tronpeta, eta abar) flipatu egin dut azken bi urteotan, eta uste dut akordeoiaren gosea sartu zitzaidala horri esker. Beraz, eragina izan da, bai, baina ezinezkoa da Beirut-en mailara iristea, hori ere egia da. Bestalde, Cat Power ere izugarri gustatzen zait, ez naiz bere musikarekin inoiz aspertzen; berak abesteko duen modu xuxurlari hori oso gustuko dut, eta Matrioska Heart-en nabari da bera bezala abestu nahi izan dudala (kar-kar), baina zaila hori lortzea ere. Dena den, abestien melodiak badu Saioa soinua ere, oinarria nire sentimenduak direlako, eta benetako motorra abestien sorkuntzarako hori delako: sentitzea.


Zure ibilbidean egindako beste aurrerapauso bat da Matrioska Heart.
Bai, dudarik gabe. Alde batetik, musikaren konposizioa aberatsagoa dela uste dut, akordeen arteko konbinazioak egokiagoak, eta abar. Gainera, akordeoi eta gitarra
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.