Saioak aurreko diskoan erakutsi zituen dohainak eta etorria berretsi ditu disko berrian, eta, gainera, pauso bat aurrera egin du. Bere sentimenak eta egoerak erraietatik atera, eta kantu sorta eder baten bidez azaleratu ditu. Bere ahotsa eta gitarra akustikoa dira gidariak, beste hainbat musika tresnaz ederki lagunduta: akordeoia, pianoa, banjoa, gitarra elektrikoa, harmonika... Horretarako, Gorka Hermosa eta Joseba Baleztena musikari handiekin aritu da. Iaz kaleratu zuen