Gatibu, zuzeneko plazera.
2010-10-18
Zuzenean bizitzeko gogoa (Baga Biga, 2010) da Gatibu taldearen laugarren eta azken lana, esperoa bezain indartsua. Disko bikoitza da, taldeak 2010ean Gernikan, Bilbon, Donostian eta Durangon emandako zuzenekoak biltzen dituen DVDa eta CDa, gehi disko honetarako gernikarrek espresuki sortutako hiru abesti berri. Kritikak eta zaletuek taldeak goia jo duela, eta diskoa Gatiburen osasun onaren seinale dela deritzote. Izan ere, taldeak une goxo bat bizi du, nahiz eta jakin badakite gauzak ez direla beti horrela, eta horregatik egun duten soinu indartsuaren erregistroa egin nahi izan dute lan berri honetan.