entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
MIKEL LIZARRALDE 2003-08-06

IBON ERRAZKIN

Musikari donostiarrak bakarkako ibilbidea hasi du Musikari donostiarrak bakarkako ibilbidea hasi du
Azkenaldian pop musika Euskal Herrian urrezko garaia bizitzen ari dela aipatzen da sarritan. Inoiz baino pop talde gehiago ari omen dira sortzen. Halere, badira beren ibilbideak pop musikari lotuta garatu dituzten beste euskal musikari batzuk ere. Horietako bat da Ibon Errazkin donostiarra. Aventuras de Kirlian, Le Mans eta Daily Planet taldeko kide izandakoa, Errazkinek imajinazioa eta sentsibilitatea, klasizismoa eta esperimentazioa uztartu ditu bakarka grabatu dituen bi diskoetan. Escuela de artek, horietako azkenak, detailez beteriko pop aurreratua biltzen du.


Gente pez filmaren musika alde batera uzten badugu, Escuela de arte zure bakarkako ibilbideko bigarren diskoa da. Lehenengoarekin alderatzen badugu, disko berria Le Mansekin edota Daily Planetekin egin zenuen lanetik gertuago dago. Hala ikusten duzu zuk ere?

Bai, grabatu aurretik ere ohartu nintzen kantuen erdiek gogoraraz zitzaketela Le Mansekin eta Daily Planetekin egiten nituen instrumentalak. Niri, disko bat amaitzen dudanean, kontrako norabidea hartzea gustatzen zait, eta lehenengo diskoa gordina eta lehorra gelditu zenez, lan melodikoago eta sartzen errazagoa egitea izan zen hasieratik izan nuen ideia. Gero, denbora igaro ahala, elementu gehiago nahastu dira, baina egia da hasieran ideia hori nuela buruan. Eta, Gente pez-en soinu bandari dagokionez, ez dut ikusten grabatu ditudan beste bi lanen pare. Enkargu bat izan zen eta nik neuk ez nukeen ezta argitaratuko ere. Ekoiztetxeak CDan kaleratzea erabaki zuen eta...

Aldaketaren beharra izaten duzu beti?

Nik uste dut une bakoitzean gorputzak eskatzen dizuna egiten duzula. Nik ez ditut erabakiak aurrez hartzen eta ateratzen zaidana eramaten dut aurrera. Gero hasten naiz sormen lan hori arrazionalizatzen.

Lehenengo diskoan koktel berezia prestatu zenuen. Ska, reggaea, hip-hopa, exotismoz beteriko doinuak... ez zuen zerikusi handirik zure aurreko ibilbidearekin. Ulertu zuen jendeak?

Niri oso modu naturalean atera zitzaidan lan hura, eta ez naiz saiatzen jendea harritzen. Urteak neramatzan Le Mansekin eta zerbait ezberdina egiteko ordua zela iritzi nion. Gero ohartu naiz jendeak nahiago dituela, oro har, gertuko gauzak, ezagunak, eta nahiago duela, halaber, zeure tokitik kanpo ez ikustea. Baina ni orduan hasi nintzen rocketik gertu aritu diren musikariekin lanean eta horrek guztiak ere eragin zuen diskoan.
Eta erantzunari dagokionez, kritikak onak izan ziren baina Le Mansekin baino epelagoak. Eta saldu Le Mansen diskoak baino askoz gutxiago saldu zen. Baina hori normala da, musika instrumentala egite hutsa oztopo bat delako askorengana iristeko. Jende askok ez du gogorik ahotsik ez dagoen disko bat entzuteko.

Eta zuk baduzu asmorik etorkizunean ahotsa sartzeko?

Abesti hauek ez dute ahotsik eskatzen; artifiziala litzateke ahotsa sartzea. Kantuak modu batean edo bestean jaiotzen dira eta ez daukat zertan beste leku batera eraman. Horrela gustatzen zaizkit.

Escuela de arte-n gitarra akustikoa berreskuratu duzu eta horrek Le Mans-ekiko loturak ageriago uzten ditu.

Bai, gitarra akustiko gehiago dago eta tratamendua ere garbiagoa da. Aurreko diskoarekin alderatuta, soinu garbia, gaur egungo CDek duten soinua, lortu nahi nuen.

Musikari berak izan dituzu ondoan lan honetan ere: Murky (gitarra), Guillermo Monje (bateria), Olaf Ladousse (baxua eta pedalak) eta Antonio Galva
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.