entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Iker Murillo 2014-12-23

Kometa Gogor lan egitearen emaitzak

Hiru ertz dituen kometa. Hiru ertz dituen kometa.
Lotura erlazionatuak
Badirudi Kometa taldeko mutilek (Biana, Nafarroa) badakitela zeintzuk diren jarraitu behar diren pausoak aurrera atera ahal izateko. Gaur egungo mundu musikal gogorrean soilik onenek jarraitzen dute aurrera eta Kometako kideek badute lan egiteko gogoa eta eszenatokiak hankaz gora jartzeko trebezia. Joan den urriaren hondarrean  beraiekin elkartu ginen BIME festibalean eman zuten kontzertua aitzakia hartuta.


Zer suposatzen du zuentzat BIME bezalako festibal batean jo ahal izateak?
Guretzako BIME bezalako jaialdi batean jotzea izan genezakeen saririk handiena da. Urteetan entzuten daramatzagun taldeekin batera haritzea, hauek ezagutzea inkluso, oso gutxitan ematen baita. Mundu mailan ezagunak diren taldeekin... eta ez bakarrik hori, BIME bezalako jaialdi batek duen muntaia eta antolakuntza, kasik gehiago disfrutatu genuen beste taldeen anpli, gitarra, pedal eta bateriak kuxkuxeatzen jotzen baino... Ez dakigu beste horrelakoren batean inoiz ikusiko garen, baina tira, guk lanean jarraituko dugu.

Lokal txikiak baino eszenatoki handiak nahiago?
Galdera zaila. Bakoitzak bere xarma baitu. Oraintxe bertan festibal handi batean jotzea nahiago dugu, oso gutxitan bizitzen dugun esperientzia baita. Baina lokal txikiek badute bere gauza ere, jendearen gertutasun hori ez baita erraz sumatzen BIME bezalako eszenatoki erraldoi batean. Esan bezala, biek badute bere xarma.

Oraingo honetan, gure benetako estiloaren bila murgilduta gaude. Zeozer leunagoa bilatzen ari gara, nahiz eta dantzara berehala animatzen zaituena

Nondik datozkizue influentziak?
Anitzak dira, eta urtetik urtera aldakorrak. Gure lehenbiziko diskoa konposatzeko hainbat taldeei bota genien begia: Dinero, Supersubmarina, Biffy Clyro, Muse, Foo Figthers... inkluso gertuagokoak direnei ere: Kerobia, Berri Txarrak... Oraingo honetan, gure benetako estiloaren bila murgilduta gaude. Musika estilo aldetik zeozer leunagoa bilatzen ari gara, nahiz eta dantzara berehala animatzen zaituena, hor ba: Foals, Two Door Cinema Club, The Royal Concept, Delorean, Holy Ghost!, M83, MGMT, Grises, Phoenix eta estilo horietan murgiltzen diren beste hainbat talde entzuten ditugu, beti ere aurretik entzundakoa buruan dugula... Horren batura, biderketa eta zatidura izanen da gure bigarren diskoa.

BIME jaialdian kasik gehiago disfrutatu genuen beste taldeen anpli, gitarra, pedal eta bateriak kuxkuxeatzen jotzen baino...

Hasi zinetenean espero zenuten lortzen ari zareten arrakasta?
Lagun batek dioen moduan, arrakasta joan da etortzen den gauza da, eta gu ez gara horren jabe. Guretzako musika, barneak ustutzeko, hitzetan esatera ausartzen ez garenak esateko, auto-laguntza bezala, gu benetan garenarekin koherente izateko... erabiltzen dugu.
Sekula ez genuke nahiko arrakasta gurekin koherente ez bagina. Beraz, horixe da bidea, eta horrek publikoaren artean errekonozimendua sortuz gero, guretzako bikain.

Hizkuntza ezberdinetan abestu eta konposatzen duzue... Zein duzue gustukoen?
Aurrerago esan bezala, koherente izaten saiatzen gara gure musikarekin, eta baita lokalean kantuak irteten diren moduarekin ere. Hori da arrazoia gure diskoan erdaraz eta euskaraz abestiak topatzeko. Sekula ez dugu kantu bat konposatzen hasten erdaraz edota euskaraz izango denaren ideiarekin. Ahotsak sartzean irteten den erabakia da, zeozer naturala.
Halere, argi utzi nahi dugu gure kantu gehienak euskaraz direla, eta horrela izanen dela etorkizunean ere. Azkenean, euskal musika entzuten hezi gara eta oso argi dugu geure hizkuntza euskara dela (nahiz eta Nafarroako hegoaldean bizi, eta hemen inposaketa dela medio hizkuntz ez ofiziala, eta tamalez, gehiegi erabiltzen ez dena izan). Beraz, geure kulturari bultzadatxo hori emateak ere asko betetzen gaitu.

Zer plan hurrengo hilabeteetarako?
Geure plana kantuak sortzea da, horretan hari gara dagoeneko, udaberrian gure bigarren diskoa izango dena grabatzeko. Hau Zestoako Gaztain estudioan eginen dugu. Grises taldeko E
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Zaitasunak eta errezetak

Non aurkitu dituzue zailtasun gehien aurrera irten ahal izateko?
Tristea den arren, zailtasun ekonomikoak izan dira gure trabarik handiena aurrera egin ahal izateko. Izan ere, disko bat grabatzeak, honen bikoizketak, diseinuak eta beste hainbat eta hainbat gauzak kristoren dirutza suposatzen dute. Horretarako gure poltsikotik jarri behar izan dugu diru guztia, eta hilabeteak, urteak inkluso, eman dugu aurrezten pauso hori eman ahal izateko.

Nola da zuen konposaketa prozesua?
Konposaketa prozesua nahiko sinplea da. Normalean Andonik (gitarra eta ahotsa) bere etxetik ekartzen du ideia nagusia, baina sinplea era berean, eta hortik abiatuta, kantuari itxura ematen diogu lokalean. Behin musika finkatuta dagoenean, ahotsarekin jartzen gara, sekula ez aldrebes. Behin guztia izanda, gure ordenagailu kaxkar batean premaketa delakoa grabatzen dugu eta listo, hurrengo kantuaren bila. Argui

Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.