Gatillazo
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Izenak bestelakorik azal dezakeen arren, tente asko ekin diote ibilbide berriari. la pollaren errautsetatik sortu da gatillazo taldea, evaristo lemazain dutela; 21 kantu bildu dituzte taldearen izen bereko lanean.
Urte luzetan gazteleraz egindako punkaren ikur bihurtu zen La Polla. Hilezkor zirela pentsatzera helduko zen bat baino gehiago. Baina, patuak eta zoritxarrak (Fernando Murua bateria-jolea hil zitzaien 2002an, esaterako) taldearen ibilbide luzea geldiarazi zuen. Evaristok ez daki geldi egoten, ordea, eta The Meas eta The Kagasen esperimentuen ondotik, La Pollaren oinordeko sendoa osatu du. Izen berria du taldeak, eta izen berriak ditu alboan: Osoron (gitarra; Ka